Zaballako espetxeraino eraman dute askatasun oihua
Arabako espetxera eraman du Kalera Kalera! dinamikak euskal preso, iheslari eta deportatu politikoak etxeratzeko aldarria. Gasteizko Alde Zaharrean, berriz, erakusketa ikusgarri batek dispertsio politika salatu du.
Gabonetako testuinguruaren baitan, Kalera Kalera! dinamikak hainbat ekitaldi antolatu ditu. Haietako bat, Arabako Zaballako espetxeraino egin dute martxa izan da.
200 lagun inguru hurbildu dira espetxe atariraino, ikurrinak eta euskal preso, iheslari eta deportatuen etxeratzea eskatzen duten ikurrekin batera. Ibilbidean zehar, trikitrixen eta panderoen doinuekin lagunduta, aldarrikapen ezberdinak biltzen dituzten oihuak egon dira, suziriekin eta petardoekin batera. Ibilbidearen amaieran, “Euskal presoak kalera” irakur zitekeen pankarta zabaldu dute.
Espetxe honetan, larriki gaixorik dagoen Txus Martin euskal preso politikoa dago eta haren senide eta lagunak ere egon dira martxan.
‘Street art’ berezia Alde Zaharrean
Gasteizko Alde Zaharretik paseo bat emanez gero, erakusketa berezi batekin egingo duzu topo. Izan ere, bi leku ezberdinetan, dispertsioaren aurkako mezuak argazki moduan ikus daitezke islatuta.
Eskailera mekanikoetan, senideen, dispertsioaren ondorioen, mobilizazioen… argazki artistikoak daude. ‘Street art’-ean barrena murgildu da euskal gatazka.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!