Txagorritxuko maila guztietan, langileen faltan
Larrialdietako Zerbitzura iristen diren kasu larrienak behar bezala artatzeko berariazko talde bat osatzea eskatu dute erizainek. Lan egoera "oso kaskarra" dela esan dute.
Osasun sailak Arabako ospitaleetako larrialdiak berregituratu dituenetik, Txagorritxuko zerbitzuak ez du kinka larritik ateratzea lortu. Hala kontatu diote zerbitzuko erizainek ALEAri. Artatu behar diren pazienteen kopurua “modu esponentzialean” handitu dela azpimarratu dute, batez ere larrialdietara berehalako arretaren premiarekin iristen diren paziente larrien eta pluripatologikoen zenbatekoa. “Azarora arte Santiagoko ospitalera joaten ziren paziente larriak, orain Txagorritxura ekartzen dituzte; baliabide asko eskatzen dituzte, eta baliabide horiek falta dira” azpimarratu dute.
Egoera hori islatzen duten zifra batzuk ere eman dituzte: “2023ko urtarriletik urrira arte 97 paziente larri artatu ditugu batez beste Txagorritxun; azaroan, larrialdiak berregituratu direnetik, otsailera arte, batez beste 275 paziente artatu ditugu. Berehalako arreta behar duten paziente kritikoen kopurua %185 igo da”.
Irakurri albiste osoa Alea.eus-en.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!