Mercadona saltokia zigortu dute jarrera antisindikala egotzita
Gasteizko Lan Arloko epaitegiak ebatzi du zigorra Mercadonak ELAko ordezkari bati osagarri bat ordaintzeari uko egin ostean.
3.550 euro ordaindu beharko dizkio Mercadonak ELAko ordezkari bati hitzarmen kolektiboaren negoziazioaren baitan ordiandu gabeko kontzeptuengatik eta enpresaren politika antisindikalak eragindako kalte-ordianengatik. Horrela ebatzi zuen Gasteizko Lan Arloko epaitegiak Mercadonak jokabide antisindikala izan duela iritzita.
ELAk gogor salatu du Mercadonaren politika antisindikala, “onartezina da”. Langileen ordezkarien oinarrizko eskubideak urratzen direla azaldu du sindikatuak, ordezkari sindikalen papera ezinbestekotzat joz, “enpresaren erabakien gainetik langileen interes kolektiboak zaindu ahal izateko”.
Gertakari isolatu izatetik urrun
Ez da Mercadona ekintza sindikalaren aurka egiten duen lehenengo aldia izan. ELA sindikatuaren iritziz “zuzendaritzak lan-baldintzak indarrez ezarri nahi ditu”, bide horretan langile-ordezkariak eta langileak berak “beldurtzeko” kanpiana bat abiatu du. ELAk politika antisindikalak onartuko ez dituela adierazi du eta Mercadonaren jarrera hauen atzean, zuzendaritzak, langileen baldintzak hobetzeko eskaerak oztopatzea helburu duela gehitu du.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!