La Excavadora punk-rock konboa sortu da Arabako Lautadan
Boskote arabarrak bere lehen diskoa aurkeztu du gaur goizean Bilborock aretoan eta zuzeneko data batzuk iragarri ditu. Atzerrira ere joango dira.
Arabako Lautada, besteak beste, ezaguna da bertan jaiotzen diren patata, erremolatxa eta gari-zoroengatik. Alta, ezin ahaztu, azken hamarkadetan berton sortu diren punk taldeak. Adibide ezagunenak La Polla Records, Gatillazo, Kaotiko eta Salvate Si Puedes izan daitezke. Baina, badaude gehiago: D-Tox eta Tinko, adibidez.
Orain, mundu mailako pandemia bat bizi dugun honetan, talde berri bat sortu da: La Excavadora, punk-rock makina oldarkorra. Eta berau gidatzen, aski ezagunak diren bost lagun: Txiki (Gatillazo, La Polla) Angelillo (Gatillazo, Rockaina, Salvate Si Puedes),
Pasa den larunbatean Gasteizko HellDoradon izan zuten estreinaldia. Aste honetan bertan Zamorara doaz, eta datozen asteetan leku hauetatik pasako da La Excavadora:
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!