Hirietan ere naturarekin bat?
Hebe Gonzalez aritu zaigu hilabetero bezala arkitekturak gure egunerokoan duen eraginaz. Gaurkoan, zehazki, naturaren eta hiriaren arteko harremanaz mintzatu da.
Hilabetero bezala Hebe Gonzalez arkitekto gasteiztarra izan dugu kolaboratzaile kantoian. Gaurkoan naturaren eta hiriaren arteko harremanaz aritu zaigu. Zein eragin du hirigintzak gure osasunean? Zein kontraesan sortzen dira natura hirian integratzerakoan? Eta Gasteiz, esaten diguten bezain Green Capital-a al da?
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!