Gasteizko Mugimendu Feminista: “Aste potentea daukagu”
Maialenekin hitz egiten dugu azaoraren 25ari buruz eta azaroaren 30ari buruz.
Maialenek, Gasteizko Mugimendu Feministaren parte, azaltzen du Azaroak 25ean zer izango dugun: zein den aurtengo irakurketa, Gasteizko mobilizazioa, erasoen aurkako mezua, eta bestelako ekintzak (Gazte Feministen egitaraua eta auzokoena). Planteamendua EHko Mundu Martxaren parte da guztia.
Horretaz gain, azaroaren 30ean beste deialdi bat badago Euskal Herrian: urtebete pasa da iazko zaintzeen grebatik, eta aurten ere kaleetara joango da zaintzeen arloan dagoena salatzeko eta agenda politikoan izan dadin.
Elkarrizketa guztia entzungai:
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!