[Argazki galeria] Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako eguna: azaroaren 25eko mobilizazioak Gasteizen
Gaur, azaroaren 25ean, Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Eguna dela eta, bi mobilizazio nagusi izan dira Gasteizen. Mugimendu feminista eta Itaia emakume langileen antolakundeak kalera atera dira indarkeria matxistaren aurka aldarrikatzeko.
Lehenik, arratsaldean, Itaia antolakundeak manifestazioa egin du. Ondoren, Mugimendu Feministak deitutako manifestazioa izan da. Mobilizazioek hiriaren erdigunea zeharkatu dute eta jendetza bildu dute, aldarriek kaleak bete dituztelarik.
Bi mobilizazioek agerian utzi dute emakumeen aurkako indarkeria ez dela arazo isolatua, baizik eta egiturazko sistema batetik sortzen den gaitza. Gaur, beste behin ere, Gasteizko kaleek borroka feminista eta emakume langileen aldarrikapenak hartu dituzte, elkartasuna eta antolakuntza oinarri izanik.
Borroka feminista bizirik dago, eta kaleak horren erakusgarri argia izan dira gaurkoan. Indarkeriarik gabeko bizitzak lortzeko bidean, ozen entzun dira aldarriak: bizitzak erdigunean!
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!










