Dispertsioak eragindako urteko laugarren istripua salatuko dute Gasteizen
Garikoitz Garcia preso aretxabaletarra bisitatzetik bueltan zetozen bi lagunek istripua izan zuten igande arratsaldean. Picassenteko espetxean dago Garcia, Euskal Herritk 540 kilometrora dispertsatuta. Bi lagunak onik irten dira istriputik.
Etxerat-ek salatu duenez, istripua euskal presoen urruntzeak eta sakabanaketak eragindako laugarrena izan dela aurten.
Hori dela eta, elkarretaratzeak iragarri ditu Etxerat-ek datozen egunetarako. Asteazkenean Gasteizen elkartuko dira, 20:00etan Andra Mari Zuriaren plazan.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!