Aitor Anda (Eh Txo!): “Memoria, nolabait ere, zientzia bat da”
Eh txo! irratsaioko kideek abenduaren 13an, ostiral honetan, memoria antifaxistaren gaua antolatu dute Hala Bedi tabernan.
Historia hizki larritan eraikitzen dute kantuz kantu Eh Txo!-ko lagunek haien irratsaioan. Batzuetan baina, historia Kutxi kaleko bi portalen artean aurki daiteke ere, egunero ikusi, eta zapaltzen ditugun lekuetan. Ostiral honetan bertan, abenduaren 13an Hala Bedi tabernan memoria antifaxistaren gaua antolatu dute. Aitorrek azpimarratu dunez, Hala Bedi taberna, munduko taberna honena izateaz gain, gako garrantzitsu bat da gaur kontatu digun erresistentzia istorio hunkigarrian.
Prestatu duten egitarauan badira ere dena estuki lotzen dituzten hariak, lehen begiratuan ikusezinak badira ere:
19:00 Antzerkia: La Esther (Ane Gebara)
20:30 Kontzertua: Gorka Etxebarria (Hizki larriz idatzitako kantak)
21:30 Rap kontzertua: Savia Indómita (Rap disidente)
Gehiago jakin nahi izan ezkero, elkarrizketa osoa hemen entzungai:
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!