Ehunka ikasle mobilizatu dira klimaren alde Gasteizen
Klimaren aldeko Nazioarteko Grebarekin bat eginik ehunka herritar mobilizatu dira Gasteizen. Ehunka lagun elkartu dira Fridays for Future Gasteizek deitutako moblizaziora eta Klima Larrialdiari aurre egiteko neurri zehatzak exijitu dizkio udalari.
Klimaren Aldeko Nazioarteko greba burutzen ari da gaur Fridays For Future mugimenduaren ekimenez. Gasteizen ere antolatu dira mobilizazioak grebaren testuinguruan, ehunka ikaslek eta herritarrek bete dute Andra Mari Zuriaren plaza eguerdiko elkarretaratzean.
Fridays For Future Gasteiz da mobilizazioaren deitzailea eta Estatu mailako manifestura atxikitu dira. Halaber, Fridays for Future Gasteizek aldarrikapen propioak jarri ditu mahaigainean.
Neurri zehatzak Gasteiztik larriladi klimatikoa gelditzeko
Gasteizko Udalari hiru neurri zehatz luzatu dizkiote Klima Larrialdiari erantzuteko: Hiriko garraio publikoa dohainik izatea, udal empresa bat sortzea energia berriztagarrien produkzio eta distribuziorak eta, azkenik, udalak Ryanair aeorlineari Forondan operatzeagatik ematen dizkion dirulaguntzak eteta.
Nazioarteko greba
Gaur Klimaren aldeko nazioarteko greba burutzen ari bada ere, astelehenetik hasita aste osoan zehar luzatuko dira klima larrialdia eteteko mobilizazioak. Dagoeneko milaka eta milaka pertsona dira mundu mailan Fridays For Future-ren deialdiari jarraiki kalera atera direnak.
Moblizazioekin bat egiten duten antolakunde eta eragileek larrialdi klimatikoa deklaratzeko deia luzatu nahi diete erakunde eta gobernu desberdinei. Negutegi efektua sortzen duten gasen emisioa zerora murrizteko ere exigitu diete mundu mailako agintariei, «tenperatura globala 1,5ºC-tik gora igo dadin saihestea gizartearen lehentasun bat izan behar da» azpimarratu grebaren deitzaileek.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!