Osakidetzak preso dauden amen jaioberriak arazo sozial gisa sailkatzen ditu

ESK sindikatuak eta Salhaketak Arabako ESIri eskatu diote espetxe erregimenean dauden amen eta haien jaioberrien arretarako protokoloa bertan behera uzteko. Protokoloak amak eta haien jaioberriak ospitaleko unitate ezberdinetan banatzen ditu, eta jaioberriak “arazo sozial” gisa sailkatzen ditu.

Euskarari Puzka kanpaina abiatu du Errigorak, Nafarroa hegoaldeko euskalgintza sustatzeko

Errigorak azaroaren 12ra arte zabaldu du Nafarroa hegoaldeko produktuez osatutako saskiak eskatzeko epea. Salmenten %25 bertako euskalgintza sustatzera bideratuko da. Sustraitik espaziora dokumentala ereplazaratu dute, eta asteartean aurkeztuko dute IAKn.

Gasteizko taberna batean izandako irudi bidezko erasoak salatu ditu Itaiak

Agerraldi jendetsua egin du Gasteizko Itaiak hainbat emakumeren aurkako erasoak salatzeko. Irudi bidezko erasoak gero eta ohikoagoak direla ohartarazi du Itaiak, eta erasotzaileen inpunitatearen eta haiek babesten dituzten konplizeen aurka egiteko deia zabaldu du.

Santsomendiko familia etxegabetu dute istilu eta karga polizialen artean

Sei adingabeko familia bat etxegabetu dute ostiral honetan Gasteizko Santsomendi auzoan, bizitoki alternatibarik gabe. Ehunka lagun batu dira kaleratzea eragozten saiatzeko eta familiari elkartasuna adierazteko, baina goiz osoan zehar Poliziaren karga gogorrak, atxiloketak eta zaurituak izan dira. Etxebizitza Sindikatu Sozialistak mobilizazioa deitu du 19:00etan Andre Maria Zuriaren plazan, etxegabetzea eta poliziaren errepresioa salatzeko.

Jardunaldiak: Krisi kapitalista eta inperialismoa

JARKI antolakunde iraultzaileak, krisi kapitalistaren eta inperialismoaren inguruko jardunaldiak antolatu ditu. Jardunaldiak, asteburu honetan izango dira, urriaren 24 eta 25ean, Gasteizko Aldabe gizarte etxean.

Tubos Reunidos erosteko interesdunekin bilerak egiteko aukerak izango dituzte sindikatuek hurrengo astetik aurrera, administrari konkurtsalaren iritziz

Amurrioko lantegiko sindikatuek eta administrari konkurtsalak bilera egin dute gaur lantegian bertan, baina ez da bereziki argigarria izan.

“Muntai polizial eta mediatikoa” salatu du Aske antolakundeak

Aske antolakundeak pasa den larunbatean atxilotutako Malen, Aratz eta haien senide eta ingurukoei elkartasuna adierazi eta hauen aurkako “muntai polizial eta mediatikoa” salatu dute prentsaurreko batean.

Hapoel eta Maccabi Tel Aviven aurkako partidak bertan behera uzteko eskatu du Palestinarekin Elkartasunak

Israelgo bi taldeek azaroaren 17an eta abenduaren 4an Baskoniaren aurka jokatzekoak diren partidak bertan behera uzteko eskatu du plataformak. Israelek kirolaren bidez bere irudia zuritzen jarraitzen duela salatu du Palestinarekin Elkartasunak, eta boikoterako eta mobilizatzeko deia egin du.

Mariturriko bizilagunek La Caixa eta putre funts baten abusuak salatu dituzte

Gasteizko Mariturri auzoko 96 etxebizitzetako maizterrek La Caixaren eta Farley inbertsio-funtsaren gehiegikeriak salatu dituzte. 2023tik Etxebizitza Sindikatu Sozialistarekin batera antolatzen ari dira, eta 2025ean auzitara jo zuten. Bizilagunek etxebizitzarako eskubidea aldarrikatu dute.

Martxoaren 3ko “errepresio bortitza” judizialki aitortzeko prozedura abiatu du Arabako Fiskaltzak

Espainiar Estatuko Fiskaltza Nagusiaren babesarekin abiatu du prozedura Arabako Fiskaltzak. Bere esanetan, 1976ko martxoaren 3ko biktimen aitortza eta erreparazioan aurrera egiteko bidea irekitzea du helburu. Martxoak 3 elkarteak adierazi du beren aldarrikapenak haratago badoaz ere ”ongi etorria” litzatekeela “egia judiziala”.

Trebiñuko eta Argantzongo udalak Arabarekin bat egiteko galdeketaren bidean

Trebiñuko Enklabea osatzen duten bi udalek atzo onartu zuten Espainiako Gobernuari Araban integratzeko galdeketa egiteko herri kontsultarako baimena eskatzea.

Etxegabetze arriskuan dago sei adingabe dituen familia bat

Kaleratzea urriaren 23rako aurreikusita dago, eta familiak ez du bizitoki-alternatibarik. Etxebizitza Sindikatu Sozialistak Gasteizko Udalaren jarrera salatu du, eta hainbat mobilizazio deitu ditu kaleratzea geldiarazteko.

Azaroaren 7an ospatuko dute Sumendi Espazioaren 10. urteurrena

Egun osoko egitaraua prestatu dute Judimendi auzoko espazioaren 10. urteurrenean. Mahai-ingurua, bazkaria, kalejira eta kontzertuak prestatu dituzte urteurren borobilerako.

Azaroaren 11ko greba orokorrerako deialdia erregistratu dute etxebizitza sindikatuek eta gehiengo sindikalak

Astearte goizean egin dute erregistroa LAB, ELA, ESK, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuek, Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sareak eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistak. Beraien erranetan, azaroaren 11ko grebak “Euskal Herritik Euskal Herriarentzat” deialdia izan behar du. Deialdi bateratua lantzen ari direla erran dute.

Archives by Month:

Archives by Subject: