Gasteizko taberna batean izandako irudi bidezko erasoak salatu ditu Itaiak
Agerraldi jendetsua egin du Gasteizko Itaiak hainbat emakumeren aurkako erasoak salatzeko. Irudi bidezko erasoak gero eta ohikoagoak direla ohartarazi du Itaiak, eta erasotzaileen inpunitatearen eta haiek babesten dituzten konplizeen aurka egiteko deia zabaldu du.
Gasteizko Itaiak agerraldi jendetsua egin zuen atzo, hiriko taberna bateko komunetan gizon batek hainbat emakumeren irudiak grabatu dituela salatzeko. Itaiak azaldu duenez, erasoak jarraituak eta errepikakorrak izan dira, emakumeak horretaz ohartu eta erasotzaileari aurre egin zioten arte. Erasotzaileak urteetan zehar jarrera matxistak izan dituen arren, kirol esparruan izan duen posizio pribilegiatuaz baliatu da babestua egoteko, eta neska gazteekin lanean jarraitu du inpunitate osoz.
Gertakari hauek ez direla kasu isolatua seinalatu du Itaiak. Izan ere, irudi bidezko erasoak gero eta ohikoagoak dira. Besteak beste, Euskal Herriko hainbat txokotan emakumeen irudi sexualizatuak partekatzen dituzten foroak atzeman dira, eta garraio publikoan, aldageletan, komunetan zein lantokietan ere ematen dira halako erasoak
Era berean, horrelako kasuetan erasotzaileek duten inpunitatea salatu du Itaiak. Erasotzaileek anonimotasunean ezkutatzen dira, eta irudi sexualizatiak partekatzeko foroetan “elkar babestu eta txalotzen dira”, jarrera eta jokabide matxistak normalizatuz.
Bestalde, nabarmendu du erasotutako emakume askok ez dutela gertatutakoaren berri izaten, eta horrek salaketa sozialak zein juridikoak egiteko aukerak mugatzen dituela. Salaketa jartzen den kasuetan ere hainbat oztopo izaten direla azaldu du Itaiak, hala nola frogak baliogabetzea, emakumeen testigantzak zalantzan jartzea edo erasotzailea identifikatzeko zailtasunak.
Hala, emakume langileek jasaten dituzten erasoen erroa zein den mahaigaineratu du Itaiak: “Emakume langileon aurkako horrelako erasoak sistematikoki ematen badira, gizarte honetan subjektu zapaldu eta azpiratuak garelako da: etengabe gutxietsiak, sexualizatuak eta deshumanizatuak”. Gertatutakoa salatzeaz gain, erasotuak izan diren emakumeei babesa eta elkartasuna adierazi die. Erasotzaileen inpunitatearen eta haiek babesten dituzten konplizeen aurka egiteko deia zabaldu dute Itaiako kideek, baita halako egoerak salatzeko plazak betetzekoa ere.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
