Seguru jatetxeentzat ona dela?
Glovoren negozio-eredua, baita bere ingurukoekin daukan harremana ere aztergai dira erreportaje honetan. Glovorekin lanean ari diren jatetxeetako jabeak elkarrizketatu ondoren eta ikerlan sakonean oinarrituta, on-demand delako banaketa-plataformek ostalaritza-sektorean duten eraginari erreparatu diogu, baita erabiltzen dituzten taktika monopolistei ere. Hasieran batean, enpresa horien banaketa zerbitzuak dirua erraz egiteko bidea badirudi ere, egiatan jatetxeei gastu nabarmena eragin diezaieke.