Euskarari Puzka kanpaina abiatu du Errigorak, Nafarroa hegoaldeko euskalgintza sustatzeko
Errigorak azaroaren 12ra arte zabaldu du Nafarroa hegoaldeko produktuez osatutako saskiak eskatzeko epea. Salmenten %25 bertako euskalgintza sustatzera bideratuko da. Sustraitik espaziora dokumentala ereplazaratu dute, eta asteartean aurkeztuko dute IAKn.
Beste urte batez, Errigorak bere udazkeneko kanpaina abiatu du. 2013an egin zuten Euskarari Puzka kanpainaren lehen edizioa, eta ordutik milaka etxetara eraman dituzte Nafarroa hegoaldeko produktuez osatutako saskiak. Saskiak banatzeaz gain, Euskarari Puzka kanpainaren bidez bultzada eman nahi diote Nafarroa hegoaldeko euskalgintzari. Izan ere, saldutako saski bakoitzaren balioaren %25a bertako euskara sustatzeko jarduerak finantzatzera bideratzen da.
“Auzolanean euskara sustraitik espaziora” da 2026ko Euskarari Puzka kanpainaren leloa. Aurten, hiru kutxa prestatu dira, kontserbaz, bertako produktu tipikoz, ardoz eta patxaranez osatuak. Prezioa aukeratutako konbinazioaren arabera aldatzen da: Beltza (60 euro), Berdea (65 euro) eta Gorria (70 euro). Saskiak eskatzeko epea azaroaren 12ra arte egongo da zabalik.
Saskiaz gain, egutegi bat ere jarri dute aukeran. Egutegiaren orriek lore haziak dituzte barruan, eta dagokion hilabetean orri bakoitza uretan sartu behar da, haziak ernetzeko, eta ondoren landareak birlandatzeko. Egutegiak hamar euro balio du, eta bildutako diruaren erdia Lodosako ikastola finantzatzera bideratuko da.
Kanpainarekin batera, Aitor Karasatorrek Sustraitik espaziora dokumentala aurkeztu du. Dokumentalak auzolanaren bidez Nafarroa erdi eta hegoaldean nekazaritza ekoizpena eta euskara bultzatzea helburu duen herri ekimenaren ibilbidea jasotzen du. Gasteizen datorren asteartean aurkeztuko dute, IAKn, 19:00etan. Azaroaren 5ean Aramaion aurkeztuko dute dokumentala.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
