• NOR GARA
  • DENDA
  • TABERNA
  • KONTAKTUA
  • SARRERA
  • Egin Zaitez
    Bazkide!
Hala Bedi
Hala Bedi > Albisteak > Tubos Reunidos erosteko interesdunekin bilerak egiteko aukerak izango dituzte sindikatuek hurrengo astetik aurrera, administrari konkurtsalaren iritziz

Tubos Reunidos erosteko interesdunekin bilerak egiteko aukerak izango dituzte sindikatuek hurrengo astetik aurrera, administrari konkurtsalaren iritziz

 22 urria  through Aiaraldea.eus | Aitor Aspuru Saez InAlbisteak  Iruzkinak desaktibatuta daude Tubos Reunidos erosteko interesdunekin bilerak egiteko aukerak izango dituzte sindikatuek hurrengo astetik aurrera, administrari konkurtsalaren iritziz sarreran

Amurrioko lantegiko sindikatuek eta administrari konkurtsalak bilera egin dute gaur lantegian bertan, baina ez da bereziki argigarria izan. through Aiaraldea.eus | Aitor Aspuru Saez

Tubos Reunidos erosteko interesdunekin bilerak egiteko aukerak izango dituzte sindikatuek hurrengo astetik aurrera, administrari konkurtsalaren iritziz

Gaur bildu dira Amurrion Tubos Reunidos enpresako administrari konkurtsala eta sindikatuen ordezkariak konpainiaren etorkizunari buruz aritzeko, baina batzarrak ez du inkognita gehiegi argitu. Izan ere, langileei ez diete oraindik azaldu zeintzuk diren eskaintzak egin dituzten enpresak, ezta proposatu dituzten lan eta enplegu baldintzak ere.

Administrariak aurreratu du hurrengo astetik aurrera has daitezkeela bilerak interesdunekin eta orduan jarri ahal dizkiotela izenak eskaintzei, baina zenbait langile erakundek zalantzan jarri dute hori gertatuko denik, ez baitute horren beharrik salmenta prozesuak aurrera egin arte. Izan ere, azken eskaintzak abendu hasieran egingo dituzte eta orduan bai, akordioa beharko dute alde sozialarekin.

Likidazioa egikaritzeko arduradunek erantsi dute saiatzen ari direla Euskal Herrian dauden unitate produktibo guztiak aldi berean saltzen eta Trapagako lantegia soilik eskuratu nahi dutenei esan diete prozeduratik kanpo gera daitezkeela.

Edonola ere, ez dute sindikatuen galderak modu argian erantzun. Adibidez, itaun dute zer gertatuko den eskaintza ekonomiko handia egiten duenak soilik Meatzaldeko azpiegitura erosi nahi badu, eta administrazio konkurtsalak ez du jarrera irmorik erakutsi.

Urriko soldata bermatuta

Administrari konkurtsalak aipatu du ez dutela arazorik espero urriko soldata kobratzeko, baina ez daki puntual helduko diren edo egun gutxi batzuk beranduago.

Halaber, enpresako kudeatzaileek azaldu dute eskariak jasotzen ari direla, baina finantzazio arazoek oztopatzen dutela lehengaiak erostea eta ekoiztea, ez baitago likidezia nahikorik eta hornitzaileek aurretik kobratzea exijitzen dute.

SEPIren oztopoa

Tubos Reunidoseko administrariak erantsi du egoera bideratzeko traba handia izaten ari dela SEPI. Gogoratu beharra dago 100 milioi baino gehiagoko zorra duela multinazionalak erakunde horrekin eta ez duela onartu ez diru hori barkatzea ezta kapitalizatzea ere. Hortaz, salmenta baldintzatzen duen aldagai handia da SEPIrena, zer egingo duen adierazi arte behintzat.

SEPIren oztopoaren aurrean, ELA sindikatuak aldarrikatu du Espainiako Gobernuaren inplikazioa, gogoratuta erakunde publiko horrekin dagoen zorrak izugarri baldintzatzen duela operazioaren bideragarritasuna: “Zorra 300 milioi euro ingurukoa da. 170 milioi 2008an akziodunei justifikaziorik gabe banatzetik datoz, eta beste 112,8 milioi (gaur egun ia 150 milioi) 2021ean SEPIri emandako kreditu batetik datoz. Gogoratu behar da urte hauetan SEPIrekiko zorra handitu egin dela pilatu diren interes izugarrien ondorioz, mailegua sinatzean IBOR indizea baino %9,5era arteko interesak aurreikusi baitzituzten, hau da, merkatukoa baino askoz interes tasa handiagoa”.

Bide batez, langile erakundeak azpimarratu du egungo egoera zuzendaritzaren kudeaketa eskasaren emaitza dela eta Langraitzen dagoen lantegia ere konponbidearen barruan egon behar dela, 60 behargin baitaude bertan.

LABek, bere aldetik, ziurtatu du prozesuaren jarraipen estua egingo duela eta bere interes handiena dela enpresa erosleak industria proiektu sendoak hartzea bere gain. Hau da, jarduera guztia eta enplegua bermatzea. .

Horrez gain, sindikatuak Eusko Jaurlaritzari gogorarazi dio konpromisoa hartu zuela hurrengo jabeari eta inbertsoreei laguntzeko, eta gaineratu du babes hori enpleguaren bermearen eskutik heldu behar dela, langileek ez dezaten ordaindu zuzendaritzak eragindako egoera: “Laguntza horrek industria-jarduerarekiko, enpleguarekiko, lantegi guztien etorkizunarekiko eta langileekiko konpromiso argiak izan behar ditu atzean. Ezin da dirua jarri eta gero plantillari ondorioak ordaintzen utzi. Bermeak zehatzak izan behar dira, eta bete egiten direla egiaztatzeko modua egon behar da”.

ESKren oharra

ESK sindikatuak ere prentsa oharra zabaldu ELA eta LABen bide beretik. Langile antolakundeak errepikatu du jarduera industriala, Trapaga, Amurrio eta Langraitzeko azpiegituren jarraipena, enplegua eta inbertsioak bermatuko dituen eskaintzak izan behar duela lehentasun osoa.

Bestalde, salatu du enpresak jasotzen dituen eskaerak Ameriketako Estatu Batuetatik sartzen ari direla eta horrek talka egiten duela zuzendaritzaren kontakizunarekin, honek aipatu baitzuen konpainiaren arazo nagusietako bat muga-zergak zirela.

SEPIri dagokionez, sindikatuak jakin nahi du erakunde publikoak benetan baloratu duen enpresaren akzioduna izatea eta exijitu du argitzea zer egin den maileguan hartutako diruarekin eta nora joan den.

Hala Bedi babestu nahi duzu?

Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!

¿Quieres apoyar a Hala Bedi?

En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.

Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.

Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!

EGIN ZAITEZ HALABELARRI
Edit
← “Muntai polizial eta mediatikoa” salatu du Aske antolakundeak
Jardunaldiak: Krisi kapitalista eta inperialismoa →

HALA BEDI IRRATIA

Bueno Monreal, 16 – Behea
01001 – Gasteiz – Araba

Telefonoa: 945 12 88 55 / 945 12 14 88

Erantzungailua: 945 12 09 89

LAGUNTZAILEAK

Creative Commons-en baimena   2018 Gure eduki guztiak Creative Commons Aitortu 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude.
 
 
Web gune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigatzailea hobetzeko. Konforme zagozela asumitzen dugu, bestela desaktibatu ditzakezu. OnartuUkatu Irakurri gehiago
Pribatasun eta Cookie Politika

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT