• NOR GARA
  • DENDA
  • TABERNA
  • KONTAKTUA
  • SARRERA
  • Egin Zaitez
    Bazkide!
Hala Bedi
Hala Bedi > Egilea: Hiketan
No Tweets by @hiketan

Hiketan : 2×13 | software askea: teknologia burujabetza, gogoetak eta gomendioak

 27 ekaina, 2023  Iruzkinak desaktibatuta daude 2×13 | software askea: teknologia burujabetza, gogoetak eta gomendioak sarreran

Hiketaldi berri honetan software askea hizpide izango dinagu gertuko perspektiba batetik. Hasteko, gurekin Ilargi izan dinagu, Hala Bediko teknikaria. Google, Amazon, Facebook, Apple, Microsoft (GAFAM, lagun eta arerioentzat) eta besteen rolaz jardungo dinagu, baita teknologia burujabetzari buruz gogoeta egiteko garrantziaz ere. Horrez gain, gaurko saioa erraz erabil daitezkeen software askeko adibideez zipriztinduta zagon. Hona hemen haietako batzuk:

Euskal Herriko software askeko komunitatea: librezale.eus
Iragarki blokeatzailea: adnauseam.io
Dokumentuak editatu/partekatzeko: cryptpad.fr
Email zerbitzuak: autistici.org, posteo.de, protonmail.com
Sistema eragileak: Linux Mint, Fedora, Manjaro, Ubuntu…
Internet bilatzailea. duckduckgo.com

Hiketan : 2×11 | Ainhoa Pardina euskal soziolinguista gaztea; katuen bizioak; Turkiara joan ala asuna biltzera?

 5 apirila, 2023  Iruzkinak desaktibatuta daude 2×11 | Ainhoa Pardina euskal soziolinguista gaztea; katuen bizioak; Turkiara joan ala asuna biltzera? sarreran

Gaurkoan Ainhoa Pardina EHUko doktoregaiaren hitzak entzuteko aukera izango dinagu. Euskal soziolinguistikan tesia osatzen ari dun eta hiztun berriak, euskaldunen aktibazioa, muda linguistikoa eta ikerlari gazteen lan-baldintza prekario eta kaltegarriak izango ditinagu hizpide. Horren ostean udaberriko sendabelarren txokoari atea irekiko zionagu eta katuen bizio ezkutu baten berri emango dinagu. Findu belarriak!

Hiketan : 2×09 | Berlingo gentrifikaziotik Tenerifeko toponimiara

 10 martxoa, 2023  Iruzkinak desaktibatuta daude 2×09 | Berlingo gentrifikaziotik Tenerifeko toponimiara sarreran

Hiketan saioaren bederatzigarren atalean Maddalen Subijana Puelles gonbidatu dinagu gentrifikazioaren inguruan hitz egiteko. Gasteiztarrak Berlingo gentrifikazioa nola hasi zen kontatu zigun, eta baita gaur egungo erronkak zeintzuk ditunan ere. Saioaren amaieran Diegok Tenerifeko toponimiari buruzko bitxikeriak kontatu ditin. Ez galdu!

Hiketan : 2×08 | musuak gorritzea, ileak, loreak eta Gasteizko agenda kulturala

 3 martxoa, 2023  Iruzkinak desaktibatuta daude 2×08 | musuak gorritzea, ileak, loreak eta Gasteizko agenda kulturala sarreran

Hemen daukan Hiketan irratsaioaren atal berria. Bertan, hainbat kontu izan dizkinagu hizpide: ileetatik tiraka hasi gaitun eta antzezlanei buruz hizketan amaitu dinagu. Geure ohiko atalei lekutxoa eskaini diegu, eta, hala, giza gorputzari buruz aritu zaigun Goretti eta sendabelarrei buruz Elixabet. Amaieran, zinema eta antzerkia ekarri dizkinagu, Gasteizko euskarazko agendaren berri izateko asmoz.

Hiketan : 2×07 | Kurdistani buruzko elkarrizketa; zinema eta Haneke

 16 otsaila, 2023  Iruzkinak desaktibatuta daude 2×07 | Kurdistani buruzko elkarrizketa; zinema eta Haneke sarreran

Igaro ditun zenbait egun lurrikara latza gertatu zenetik, baina lurrikaraz baino, Kurdistanez arituko gaitun atal honen bigarren partean. Horretarako, gonbidatu berezi bat izan dinagu, Ane.
Zinemari ere eskaini zionagu tartetxoa irratsaioaren hasieran; oraingo honetan, Haneke zuzendariaren filmak izan dizkinagu hizpide. Gozatu zank!

Hiketan : 2×05: Estitxu Villamor fusio nuklearrari buruz; pelikula batzuen kritikak

 22 urtarrila, 2023  Iruzkinak desaktibatuta daude 2×05: Estitxu Villamor fusio nuklearrari buruz; pelikula batzuen kritikak sarreran

Hiketan irratsaioaren bosgarren atala dun hau. Estitxu Villamor gonbidatu dinagu beratara, eta hark azaldu zizkigunan fusio nuklearrari buruzko azken berriak. Baita erraz ulertzeko moduan azaldu ere! Ez ezazue galdu.
Horretaz gain, tartea hartu dinagu lehen aldiz zenbait pelikula komentatzeko. Ea hik ere gustukoren bat topatzen dunan!

Hiketan : 2×04: Jon Hidalgo (ex Hizpidea) irratiko nondik norakoak; Hertzainak eta Urtaran; hirusta gorria sendabelar gisa!

 22 urtarrila, 2023  Iruzkinak desaktibatuta daude 2×04: Jon Hidalgo (ex Hizpidea) irratiko nondik norakoak; Hertzainak eta Urtaran; hirusta gorria sendabelar gisa! sarreran

Berandu gabiltzank, aspaldi igo beharreko saioa hunan hau, sentitzen dinagu.

Saio honetan, Jon Hidalgo Hizpideako aurkezle ohiarekin hitz egin geninan irratiaren kontu askori buruz: nola hasi zunan Hala Bedi, nola hasi zunan bera bertan lanean, zein izan denk egindako elkarrizketarik interesgarriena eta abar. Gero, Hertzainak eta Urtaranen arteko amodiozko erlazioari buruz ere bere iritzi jakintsua eman dink Jonek.

Azkenik, Elixabetek hirusta gorria nola erabili zezakenagun azaldu zigunk.

Hiketan : 2×03 | Alex Artzelus Mujikaren ibilerak; zorionekotik sorionekura

 30 azaroa, 2022  0

Hementxe daukan bigarren denboraldiko 3. saioa! Atal honetan Alex Artzelus Mujika gonbidatu dinagu irratira, eta berarekin hitz egin dinagu euskarari, euskalkiei eta beste hainbati buruz. Ibaik, berriz, ‘sorioneku’ brontzezko esku ederra oinarri hartuta, hainbat zertzelada kontatu zizkigun.

Hiketan : 2×02: melatonina vs kortisol; sendabelarrak, astalarrosa; Diego Pallés El Salvadorri buruz; for you malagisona.

 15 azaroa, 2022  Iruzkinak desaktibatuta daude 2×02: melatonina vs kortisol; sendabelarrak, astalarrosa; Diego Pallés El Salvadorri buruz; for you malagisona. sarreran

Zergatik egiten dugu lo gauez? Zergatik da gosaria eguneko otordurik garrantzitsuena? Melatoninaren eta kortisolaren garrantziaz mintzatu zaigun Goretti.

Sendabelarrei buruzko atal berria estreinatu dinagu bigarren atal honetan. Badakin zer bildu udazkenean basoan onddoez gain? Astalarrosa koordenadarik gabe ere topatuko dun, eta probetxugarria dun. Gehiago jakin nahi al dun?

Diego Pallés gasteiztarra gonbidatu dinagu El Salvadorri buruz hitz egiteko; izan ere, pasa den uztailean SETEM gobernuz kanpoko erakundearekin egon zunan bertan.

Euskarari buruzko zertzeladak. Honako hau ulertzeko gai al haiz?

For you malagisona
Normandia txabe handia.
Sunbat galtsardia for.
For mi presenta for you biskusa eta sagarduna.

Hiketan : Hiketan 2×01: Giputxi baten bertso irangarriaren harira; Puzkerren zergatia; Garazi Zabaletari elkarrizketa; Euskara Bitxorraroa ote?

 22 urria, 2022  Iruzkinak desaktibatuta daude Hiketan 2×01: Giputxi baten bertso irangarriaren harira; Puzkerren zergatia; Garazi Zabaletari elkarrizketa; Euskara Bitxorraroa ote? sarreran

Gure 2. denboraldiarekin hasi gaitunk! Eta indartsu hasteko, arabarren artean (h)ika-mika sortu duen bertsoaren inguruko gure hausnarketatxoa.

Gero, giza gorputzaren sailean, galdera honi erantzun zionagu: zer dela eta botatzen dizkinagu puzkerrak?

Plater sendoena orain: Garazi Zabaletari, Argiako eta esan-erran-eko kazetaria) nafar polifazetikoari, elkarrizketa.

Eta postrea berria zekargunk: sail txiki berria. Goazemak euskararen mitoak puskatzera!

Hiketan : 1×11 | Ukrainako gatazkaren jatorriak

 8 ekaina, 2022  Iruzkinak desaktibatuta daude 1×11 | Ukrainako gatazkaren jatorriak sarreran

Gaurkoan, Ander Aranburu, nazioarteko analista eta Geopolitikaz ikerketa-taldeko kidea, gurean izan dinagu Ukrainako gatazkaren jatorriak aztertzeko. Bestalde, argitaratu berri duten liburuari buruz mintzatu zaigun.

Hiketan : Hiketan 1×10 | Ezagutzen al dun Gasteiz? -Aaaatxis! -Ehun urte. -Hik konta.

 1 ekaina, 2022  Iruzkinak desaktibatuta daude Hiketan 1×10 | Ezagutzen al dun Gasteiz? -Aaaatxis! -Ehun urte. -Hik konta. sarreran

Gabon, entzule! Izan al haiz sekula turista Gasteizen? Diego Pallésekin batera beste modu batera ezagutu ditinagu Gasteizko txoko zenbait. Horrez gain, atal berria estreinatu dinagu, geure gorputzak hobeto ezagutzeko asmoz. Hik nola egiten dun doministiku? Launaka ala orroka?

Hiketan : Hiketan: 1×09 | barnetegi ibiltariak; gailetak ala hil

 18 maiatza, 2022  0

Gabon, entzule! Barnetegi ibiltaria zertan datzan jakin nahi den? Oskar Goldaraz gonbidatu dinagu horretarako. Plan ederra den udako oporrak pasatzeko! Eta hire etxeko armairuko gailetak zer moduzkoak ditun? Aspaldiko partez gai potolo honi heldu zionagu. Gaileten 3. rankinga dagoeneko uhinetan daukan!

Hiketan : 1×08 hika eta ez binarioak; Baztango herri mugimenduak; Frantziako hauteskundeak Ipar Euskal Herrian

 3 maiatza, 2022  0

Elizondoko zapatari baten ahotan Baztango megaproiektuen berri izan dinagu. Halaber, Harriri galdegin zionagu: nola jardun hiketan genero ikuspegia aintzat harturik? Amaitzeko, Aitor Zabaletak, Zegamanek, Frantziako hauteskundeen berri eman zigun. Aukera polita Ipar Euskal Herriko egoera politikoa gertuagotik ezagutzeko.

Page 1 of 212

HALA BEDI IRRATIA

Bueno Monreal, 16 – Behea
01001 – Gasteiz – Araba

Telefonoa: 945 12 88 55 / 945 12 14 88

Erantzungailua: 945 12 09 89

LAGUNTZAILEAK

Creative Commons-en baimena   2018 Gure eduki guztiak Creative Commons Aitortu 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude.
 
 
Web gune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigatzailea hobetzeko. Konforme zagozela asumitzen dugu, bestela desaktibatu ditzakezu. OnartuUkatu Irakurri gehiago
Pribatasun eta Cookie Politika

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT