• NOR GARA
  • DENDA
  • TABERNA
  • KONTAKTUA
  • SARRERA
  • Egin Zaitez
    Bazkide!
Hala Bedi
Hala Bedi > Albisteak > Santsomendiko familia etxegabetu dute istilu eta karga polizialen artean

Santsomendiko familia etxegabetu dute istilu eta karga polizialen artean

 23 urria  Erredakzioa InAlbisteak  Iruzkinak desaktibatuta daude Santsomendiko familia etxegabetu dute istilu eta karga polizialen artean sarreran

Sei adingabeko familia bat etxegabetu dute ostiral honetan Gasteizko Santsomendi auzoan, bizitoki alternatibarik gabe. Ehunka lagun batu dira kaleratzea eragozten saiatzeko eta familiari elkartasuna adierazteko, baina goiz osoan zehar Poliziaren karga gogorrak, atxiloketak eta zaurituak izan dira. Etxebizitza Sindikatu Sozialistak mobilizazioa deitu du 19:00etan Andre Maria Zuriaren plazan, etxegabetzea eta poliziaren errepresioa salatzeko.

Santsomendiko familia etxegabetu dute istilu eta karga polizialen artean

Tentsio handiko goizaren ondoren, sei adingabeko familia bat etxegabetu dute gaur Gasteizko Santsomendi auzoan. Familiak ez du bizitoki alternatibarik, eta etxegabetzearen aurrean ehunka herritarrek elkartasun sare zabala osatu dute, kaleratzea geldiarazteko asmoz. Etxebizitza Sindikatu Sozialistak deituta, dozenaka lagunek gaua eman dute etxebizitzaren inguruan, eta goizean zehar mila pertsonatik gora elkartu dira Los Huetos hiribidearen inguruan.

Ertzaintza 09:30ak aldera iritsi da, eta une horretatik aurrera hasi dira istiluak. Lekukoen eta sindikatuaren arabera, Poliziak bortizki sakabanatu ditu manifestariak, borrak eta foam jaurtigailuak erabiliz. Kargak hainbat orduz luzatu dira, eta inguruko kaleetara hedatu dira. Gutxienez lau pertsona atxilotu dituzte, horietako bat adingabea, eta dozenaka zauritu izan direla salatu du Etxebizitza Sindikatu Sozialistak.

Kanpoaldean karga polizialak gertatzen ari ziren bitartean, hainbat lagunek atarian eta etxebizitza barruan eutsi diote erresistentziari. Ertzaintzak atariko sarbideak hartu, barruko pertsonak banan-banan kanporatu eta familiaren etxebizitzaraino iritsi da. Eguerdi partean, segizio judiziala bertaratu ondoren, kaleratzea gauzatu dute. Familiako kideek 13:00ak pasata utzi dute etxebizitza.

Zortzi urtez inguru bertan bizi ondoren, kalean geratu dira, eta instituzioek ez diete alternatibarik eskaini. Etxegabetuek eskerrak eman dizkiete mobilizazioan parte hartu duten herritarrei, Etxebizitza Sindikatu Sozialistari eta Abendaño zein Miguel de Unamuno ikastetxeetako hezkuntza komunitateei, jasotako babesagatik.

Goizeko etxegabetzearen ostean ere tentsioak bere horretan jarraitu du auzoan. Horren aurrean, Etxebizitza Sindikatu Sozialistak mobilizazioa iragarri du arratsalderako. 19:00etan manifestazioa abiatuko da Andre Maria Zuriaren plazatik, etxebizitza eskubidearen alde egin eta goizean zehar izan diren karga polizialak eta errepresioa salatzeko.

Hala Bedi babestu nahi duzu?

Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!

¿Quieres apoyar a Hala Bedi?

En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.

Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.

Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!

EGIN ZAITEZ HALABELARRI
Edit
← ARGAZKI GALERIA | Adin txikikoak dituen familia bat etxegabetu dute Gasteizen
Zazpi jauzi olatu erreakzionarioari aurre egiteko →

HALA BEDI IRRATIA

Bueno Monreal, 16 – Behea
01001 – Gasteiz – Araba

Telefonoa: 945 12 88 55 / 945 12 14 88

Erantzungailua: 945 12 09 89

LAGUNTZAILEAK

Creative Commons-en baimena   2018 Gure eduki guztiak Creative Commons Aitortu 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude.
 
 
Web gune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigatzailea hobetzeko. Konforme zagozela asumitzen dugu, bestela desaktibatu ditzakezu. OnartuUkatu Irakurri gehiago
Pribatasun eta Cookie Politika

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT