Azaroaren 11ko greba orokorrerako deialdia erregistratu dute etxebizitza sindikatuek eta gehiengo sindikalak
Astearte goizean egin dute erregistroa LAB, ELA, ESK, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuek, Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sareak eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistak. Beraien erranetan, azaroaren 11ko grebak "Euskal Herritik Euskal Herriarentzat" deialdia izan behar du. Deialdi bateratua lantzen ari direla erran dute. through Argia.eus | Izterbe Oihenart Etxart
Hego Euskal Herriko azaroaren 11ko greba orokorrera batzera deitu dituzte herritarrak sindikatuek. Etxebizitza eskubidearen inguruan bildu dira, baina baita “langileon pobretzearen aurka eta soldatak igotzearen alde, eta denon eskubideak bermatuko dituzten kalitatezko zerbitzu publiko unibertsalen defentsan” ere. Adierazi dutenez, “egoera jasanezina da, langile klasea pobretzen ari da enpresariek eta espekulatzaileek irabaziak handitzen dituzten bitartean”. Egoeraren aitzinean kaleak hartzeko eta “erroko eraldaketak” bultzatzeko garaia dela azpimarratu dute.
Etxebizitza “euskal langileria pobretzeko eta berau zeharkatzen duten arrakala matxista eta arrazistetan sakontzeko arrazoi nagusietako bat” bilakatu dela nabarmendu dute, eta horregatik bihurtu dela langileriaren “kezka nagusia” ere. Etxebizitzak eskubide bermatua izan beharko lukeen arren, espekulazioaren ondorioz hori ezinezkoa dela azaldu dute. Hiru eskaera nagusiren inguruan artikulatu dute deialdia: espekulatzaileen espropiazioa, jardun espekulatiboaren debekua, eta etxebizitza politikak langileriaren beharretara antolatzea. Horrez gain, etxegabetze guztien etetea eta etxebizitzaren prezioen jaitsiera ere berehalako neurri gisa aldarrikatu dituzte.
Grebarekin “patronala eta instituzioak interpelatu” nahi dituztela adierazi dute sindikatuek: “Confebask eta CEN patronalak langileon prekarizazioa betikotzen jarraitzen dute, eta uko egiten diote hemengo errealitatera egokitutako gutxieneko soldata propioa ezartzeari”. Eusko Jaurlaritzari, Nafarroako Gobernuari eta udalei, berriz, leporatu diete “negozioa indartzen duten politikak” bultzatzen jarraitzea, nahiz eta horiek “eskumen zabalak” ukan alor horretan. “Errentadunen aldeko politikak” gelditzeko, eta “Lan Harremanetarako eta Babes Sozialerako Euskal Esparruan sakontzeko” unea dela uste dute deitzaileek.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
