A desalambrar : A-30 Izan pirata!
Hasteko datorren abenduaren 11n Gasteizko Gaztetxean ospatuko den Askapenak antolatutako jaialdi internazionalistaz arituko gara. Hortaz gain erakunde internazionalistak egin berri eta egiteko asmoarekin dagoenaz arituko zaizkigu Itsaso eta Saul Askapenako kideak.
Abestiaren erradiografian Habeas Corpus talde madrildarraren ‘La riqueza es un crimen’ kantua aurkeztuko digu Iñakik, munduko zati batek bestearen kontra eragindako zapalkuntza ozen salatzen duena.
Ondoren beste fitxaje berri bat aurkeztuko dizuegu atseginez. Jon Mikel Fernandezek bere lehendabiziko kolaborazioan aurrerantzean landuko dituen gaiak aurkeztuko dizkigu, internazionalismoari itsasoaren eta arrantzaren ikuspegitik heldu nahi diola aitortuz. Kapitalismoaren lehen gudu zelai izan omen zen ur masa erraldoi, ezezagun bezain misteriotsu ta askotan ilun honek bere baitan gordetzen dituen kontraesanekin bustitzera datorrela agindu ere.
Ostean, Hitzak tartetxoan, Shadia Abu Ghazaleh, FPLP-ko militante eta erresistentzia palestinarraren buruetako bat ekarri nahi dugu gogora. Atzo bete zituen 53 urte Shadiaren heriotzak, lehergailuak manipulatzen harrapatu zuenak. Borrokan jarraitzeagatik laga omen zituen atzerrian ikasketak, bere hitzetan, bere herrian titulua zintzilikatzeko paretarik euki ezean ez baitzuen zentzurik.