HALA BIDEO | Greba Orokorra: Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialista

Etxebizitza Sindikatu Sozialistako kide den Ixone Santamariarekin egon gara. Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaroaren 11ko grebarako deia egin du. Ixonerekin Sansomendiko etxegabetzearen inguruan, etxebizitzaren arazoaz, eta grebaren izaeraz eta ematen dituen aukeraz hitz egin dugu.

“Kanpaina honetan, euskarari puzka bat ematen diogu bertako produktuekin”

Alizia Iribarren Andueza, Errigorako kideari elkarrizketa “Euskarari puzka” kanpainara gerturatzeko.

HALA BIDEO | Auzoan Bizik grebarako deia egin du

Auzoan Bizi Etxebizitza Sindikatuak azaroaren 11n egingo den greba orokorrerako deia egin du. Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sarearen baitan dago Auzoan Bizi eta bertatik “etxebizitza eskubide unibertsalaren, soldaten igoeraren eta langileon bizi-baldintzen hobekuntzaren alde” borroka egiteko deia egin dute.

HALA BIDEO | Greba Orokorra: LAB Sindikatuaren Etxebizitza Asanblada

LAB sindikatuaren Etxebizitza Asanbladako kideekin elkartu gara beraien lanaren inguruan hitz egiteko, Alquiler Seguro eta Vitalquiler-en maizterraketorri dira baita ere beraien egoera azaltzeko. Bukatzeko, langile, herritar zein maizterrei, datorren azaroaren 11n egingo den greba orokorrera batzeko deia egin diete.

HALA BIDEO | José Manzaneda – Euskadi Kuba

Askapenako lagunekin elkarlanean José Manzaneda elkarrizketatu dugu. Luze hitz egin dugu Kuba bizitzen ari den egoeraz, eta Euskal Herritik laguntzeko egin dezakegunaren inguruan.

HALA BIDEO | SUmeni Espazioa hamar urtez okupatzen

Orain dela hamar urte piztutako suak Judimendi auzoa indarrez argiztatzen jarraitzen du. Urtemuga borobila ospatzeko egitarau oparoa antolatu dute Sumendiko kideek; mahai-ingurua, zumba herrikoia, bazkaria, antzezlana, kalejira eta zuzeneko musika besteak beste.

HALA BIDEO | Sansomendiko kargak iruditan

ARGAZKI GALERIA | Adin txikikoak dituen familia bat etxegabetu dute Gasteizen

Bart gauen Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak deituta kanpaldi bat egin zuten avenida de los Huetos 28 kalean. Bertan sei adin txikiko dituen familia bat etxegabetu dute gaur goizean. Etxegabetzea gauzatzeko dispositibo polizial oso handi bat, foam balak eta borrakadak erabili dituzte Ertzainek.

HALA BIDEO | Gasteiz Anitza: Co-etik(et)a de eficiencia política y democrática contra el racismo y la xenofobia

Gasteiz Anitza ha presentado una Co-etik(et)a de eficiencia política y democrática, herramienta con la que realizará un seguimiento de los discurso de los partidos políticos de Gasteiz sobre diversidad cultural, migración y convivencia intercultural.

HALA BIDEO | Jardunaldiak: Krisi kapitalista eta inperialismoa

JARKI antolakunde iraultzaileak, krisi kapitalistaren eta inperialismoaren inguruko jardunaldiak antolatu ditu. Jardunaldiak, asteburu honetan izango dira, urriaren 24 eta 25ean, Gasteizko Aldabe gizarte etxean.

AfterMovie | Hala Bedi Rock 2026 vol. II

Kullen, Dirdaia, Daño Dolor, Lohi Ensemble eta Gasteiz Soul Clubekin batera dantzatu genuen Gasteizko Gaztetxean urriaren 3an. Bost formazio anitz, musikaren adar ezberdinak lantzen dituztenak bakoitzak bere perspektibatik.

Etxebizitza eskubidea: Auzoan Bizi

Etxebizitzaren auzia pil-pilean dagoen honetan, Auzoan Bizi etxebizitza sindikatuko Trilarrekin hitz egin dugu. Driss eta Sanaeren etxegabetzeaz, Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sareaz eta Auzoan Biziren inguruan aritu gara.

Hala Bideo: La Juaniren desalojoa iruditan

La Juani bloke okupatuko pisu bat etxegabetu zuten ertzainek eta udaltzainek. Goizeko gertakarien bideoa duzue bertan.

Kutxipasa – Faxismoa Suntsitu

“Faxismoa Suntsitu” lemapean ehunka pertsona mobilizatu ziren Gaztetxeak deitutako Kutxipasan. Gaztetxeak pairatutako eraso faxistak zein beste auzo batzuetan gertatu diren erasoak irmoki salatu dituzte. “Kaleak gureak dira” aldarrikatu dute Gaztetxetik, faxismoari eta faxistei aurre egiteko konpromezua berretsiz.

Archives by Month:

Archives by Subject: