• NOR GARA
  • DENDA
  • TABERNA
  • KONTAKTUA
  • SARRERA
  • Egin Zaitez
    Bazkide!
Hala Bedi
Hala Bedi > Albisteak > Azaroaren 7an ospatuko dute Sumendi Espazioaren 10. urteurrena

Azaroaren 7an ospatuko dute Sumendi Espazioaren 10. urteurrena

 14 urria  Erredakzioa InAlbisteak  Iruzkinak desaktibatuta daude Azaroaren 7an ospatuko dute Sumendi Espazioaren 10. urteurrena sarreran

Egun osoko egitaraua prestatu dute Judimendi auzoko espazioaren 10. urteurrenean. Mahai-ingurua, bazkaria, kalejira eta kontzertuak prestatu dituzte urteurren borobilerako.

Azaroaren 7an ospatuko dute Sumendi Espazioaren 10. urteurrena

Sumendi Espazioak 10 urte beteko ditu datorren azaroaren 7an. Egun osoan zehar, hainbat ekimen eta jarduera antolatu dituzte, eta “elkartzeko, elkarrekin egoteko eta urte hauetako bizipenak partekatzeko tartea” izango dute.

Sumendiko kideek azaldu dutenez, urteurrenarekin azken hamar urteetan egindako bidea ospatu nahi dute, eta bide horretan, espaziotik igaro diren norbanako zein kolektibo guztiak gonbidatu dituzte: “Sumendi ez da lau hormaz inguratutako espazio hutsa, bertan parte hartu, ekarpena egin eta elkarrekin eraiki duten pertsona guztiek osatzen dugu”.

Azaroaren 7rako hainbat ekimen prestatu dituzte. “Okupazioa borrokarako tresna, nondik gatoz eta nora goaz?” mahai-inguruarekin emango diote hasiera egunari, 11:30ean, Sumendin. Aldi berean, umeentzako txokoa egongo da. Ostean, Zunba Herrikoia antolatu dute, eta 14:30ean elkarrekin bazkalduko dute. Bazkalostea antzezlan batekin girotuko dute, eta 19:00etan Gasteizko Gaztetxera abiatuko dira. Gaztetxeak 20:30ean irekiko ditu ateak, eta ordu erdi geroago, 21:00etan, kontzertuak eta ekitaldia hasiko dira. Oholtza gainean Estoldetan, Euskoprincess, Kumbialari eta Xaukena Xauk izango dira.

Hala Bedi babestu nahi duzu?

Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!

¿Quieres apoyar a Hala Bedi?

En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.

Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.

Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!

EGIN ZAITEZ HALABELARRI
Edit
← Azaroaren 11ko greba orokorrerako deialdia erregistratu dute etxebizitza sindikatuek eta gehiengo sindikalak
AfterMovie | Hala Bedi Rock 2026 vol. II →

HALA BEDI IRRATIA

Bueno Monreal, 16 – Behea
01001 – Gasteiz – Araba

Telefonoa: 945 12 88 55 / 945 12 14 88

Erantzungailua: 945 12 09 89

LAGUNTZAILEAK

Creative Commons-en baimena   2018 Gure eduki guztiak Creative Commons Aitortu 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude.
 
 
Web gune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigatzailea hobetzeko. Konforme zagozela asumitzen dugu, bestela desaktibatu ditzakezu. OnartuUkatu Irakurri gehiago
Pribatasun eta Cookie Politika

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT