Martxoaren 3ko “errepresio bortitza” judizialki aitortzeko prozedura abiatu du Arabako Fiskaltzak
Espainiar Estatuko Fiskaltza Nagusiaren babesarekin abiatu du prozedura Arabako Fiskaltzak. Bere esanetan, 1976ko martxoaren 3ko biktimen aitortza eta erreparazioan aurrera egiteko bidea irekitzea du helburu. Martxoak 3 elkarteak adierazi du beren aldarrikapenak haratago badoaz ere ”ongi etorria” litzatekeela “egia judiziala”. through Argia.eus | Zuriñe Balza de Vallejo Ruiz
Carmen Cotelo Arabako fiskalburuak hartuko du kasua bere gain, gertatutakoak “duen garrantzia” kontuan hartuta. Informazio ugari jasotzeaz gain, biktima eta senide ugariri deklarazioa hartuko die, eta gertatutakoa sakon ikertzen dela ziurtatzeko, dozenaka herritarren testigantzak ere jasoko ditu. Cotelok azaldu duenez, helburua da “duela 50 urte gertatu arren, hiri honen memoria historikoaren parte diren gertakarien biktimei ordaina ematea”.
Izan ere, “formalki bi prozedura judizial abiatu ziren arren, egitate larri horiek zigorrik gabe geratu ziren, ez baitzen ikerketarik egin”, adierazi du fiskaltzak. Zehazki Maria Servini epaile argentinarrak auzipetu zuen garai hartako Martin Villa Espainiako Barne ministroa, baina Argentinako Zigor Auzitegi Federalak auzibidea gelditu zuen 2022an, frogarik ez zegoela argudiatuta.
Martxoak 3 Elkarteak modu positiboan baloratu du aitortza judiziala jasotzeko aukera. Andoni Txasko elkarteko bozeramaileak Radio Vitorian hitz egin du, eta adierazi du beren helburuak haratago badoaz ere, “ongi etorria” litzatekeela “egia judiziala, ofizialki ezarriko dituena benetan gertatu zena eta nortzuk izan ziren sarraskiaren erantzuleak”.
50 urte borrokan
Mende erdia bete da aurten martxoaren 3ko sarraskiak Gasteizko eta Araba osoko kaleak astindu zituenetik. Bi hilabeteko greben eta bi greba orokorren ostean, beste greba orokor bat deituta zegoen martxoaren 3rako Gasteizen. Zaramaga auzoko San Frantzisko Asisko elizan asanblada orokorra egiten ari zela, Espainiako Polizia Armatuak eliza gaseztatu eta ateratzen ziren grebalarien aurka tiro egin zuen. Emaitza, bost hildako eta ehundaka zauritu.
Senideek, zaurituek eta hiriko hainbat eragilek mende erdia daramate Espainiako Estatuak erantzukizuna bere gain har dezan eta arduradunak eapituak izan daitezen borrokan, baina orain arte ez dute lortu.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
