Etxegabetze arriskuan dago sei adingabe dituen familia bat
Kaleratzea urriaren 23rako aurreikusita dago, eta familiak ez du bizitoki-alternatibarik. Etxebizitza Sindikatu Sozialistak Gasteizko Udalaren jarrera salatu du, eta hainbat mobilizazio deitu ditu kaleratzea geldiarazteko.

Asanblada egin eta gero, ikasleek ikastetxeko atea blokeatu dute Unamunon.
Gasteizko Sansomendi auzoko familia batek, bi helduk eta sei adingabek osatutako familia batek, etxegabetze bati aurre egin beharko dio datorren urriaren 23an. Etxean urteak eman ondoren, alokairu kontratua eteteak familia osoa kalean uztearekin mehatxatzen du. Bizitoki-alternatiba baten bila urtebete daramaten arren, familiak ez du lortu alokairuko etxebizitza bat aurkitzea.
Etxebizitza Sindikatu Sozialistak hilabete darama familiarekin antolatuta. Atzo, familiarekin batera, gizarte zerbitzuetan izan ziren Sindikatuko kideak, etxegabetzearen berehalakotasunaren aurrean bizitoki aukera bat eskatzeko. Hala ere, PSOEk eta EAJk gobernatzen duten Gasteizko Udalak ez dio irtenbiderik eskaini familiari. “Etxegabetzearen egunerako alternatibarik ez diote eskaini, soilik apartamentu turistikoen eta jabe partikularren zenbakiekin lista bat eman diete haiek deitu dezaten”, seinalatu du Etxebizitza Sindikatu Sozialistak.
Aurreko astean bezala, hezkuntza komunitatea etxegabetzeen aurka mobilizatu da. Izan ere, kaleratze arriskuan dauden adingabeak Abendaño eta Unamuno ikastetxeetako ikasleak dira. Alde batetik, Gasteizko IASek deituta, ikasleek asanbladak egin dituzte hamar ikastetxetan. Asanblada egin eta gero, Unamunoko ikasleek ikastetxeko atea blokeatu dute, eta etxebizitza eskubidea aldarrikatu dute. Bestetik, Unamunoko irakasleek ere agerraldia egin dute, eta datorren asteko etxegabetzea salatu eta ikasleen etxebizitza eskubidea aldarrikatu dute.
Etxebizitza Sindikatu Sozialistak PSOEk eta EAJk osatzen duten Gasteizko Udal taldearen faltsukeria salatu du. “Bi alderdiek etxebizitza diskurtso publikoen erdigunean jartzen duten bitartean, ehunka etxegabetze gauzatzen ari dira hirian”. Familia zaurgarriei modu sistematikoan bizitoki alternatibak ukatzen zaizkiela salatu du Sindikatuak, baita udalaren jabetzako etxebizitzetatik kanporatzen direla ere.
PSOEk etxebizitzaren krisiari irtenbidea emango dion eragile gisa aurkezteko egin duen saiakera salatu du Sindikatuak. PSOEk onartutako dekretuak “langile klasearen interesen aurka doaz, espekulazioa zuzenean finantzatzen baitute”, adierazi dute Sindikatuko kideek.
Etxebizitza Sindikatu Sozialistak gogorarazi du etxebizitza-sindikatuak direla familiei babesa eta aholkularitza juridikoa eskaintzen dietenak, baita gizarte-zerbitzuen aurrean haien interesak defendatzen dituztenak ere. Era berean, nabarmendu du sindikatu horiek kalean mobilizatzen direla, etxegabetzeen aurrean familien etxebizitzak defendatzeko. Bide horretan, antolatzeko eta borrokatzeko deia egin du, eta datozen egunetarako hainbat deialdi iragarri ditu:
• Urriaren 16an, ostirala, 19:00etan: etxegabetzeari erantzuna emateko asanblada, Venezuela 10 helbidean.
• Urriaren 20, asteartea, 19:00etan: elkartasunezko argazki masiboa, hainbat gizarte-eragilerekin batera, Lakuako gizarte-etxean, futbol-zelaiaren sarreran, aparkalekuaren aurrean.
• Urriaren 23an, ostirala, 9: 30ean: etxegabetzeari aurre egiteko mobilizazioa, Avenida de los Huetos 28 helbidean.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
