Osakidetzak preso dauden amen jaioberriak arazo sozial gisa sailkatzen ditu
ESK sindikatuak eta Salhaketak Arabako ESIri eskatu diote espetxe erregimenean dauden amen eta haien jaioberrien arretarako protokoloa bertan behera uzteko. Protokoloak amak eta haien jaioberriak ospitaleko unitate ezberdinetan banatzen ditu, eta jaioberriak “arazo sozial” gisa sailkatzen ditu.
ESK sindikatuak eta Salhaketak Arabako Erakunde Sanitario Integratuak (ESI) martxoan onartutako “Espetxe erregimeneko ama jaioberri baten aurrean jarduteko prozedura” salatu dute. Prozedurak espetxe erregimenean dauden amak eta haien jaioberriak ospitaleko unitate desberdinetan banatzen ditu: emakumeak ospitaleko espetxe unitatean sartzen dituzte, zaintzapean, eta jaioberriak bisitatu edo bularra eman nahi badiote, aldez aurretik emandako baimen bat behar dute. Protokolo honek, gainera, jaioberriak “arazo sozial” gisa sailkatzen ditu.
ESK eta Salhaketak prozedura horrek amei eta jaioberriei “tratu krudela eta ankerra” ematen diela salatu dute: “Prozedura horrek sufrimendu handiagoa besterik ez die eragiten amei, askatasun-gabetzearen baldintza jada gogorretan, eta, gainera, haien seme-alabak inolako arrazoirik gabe estigmatizatzen ditu”.
Bi eragileek irailaren amaieran idatzi bat erregistratu zuten Arabako ESIko zuzendaritzan. Bertan protokoloa aldatzeko eta jaioberriak ospitaleko egonaldi osoan amen ondoan egon ahal izatea bermatzeko eskatu zuten, Osakidetzako gainerako ospitaleetan egiten den moduan. Arabako ESIren partetik, berriz, ez dute erantzunik jaso.
ESK-k eta Salhaketak defendatu dute beren eskaera haurren eskubideak babesten dituzten araudietan eta OMEren zein UNICEFen gomendioetan oinarritzen dela. Amaitzeko, Arabako ESIko zuzendaritzak protokoloa bertan behera uzten ez badu epaitegietara joko dutela adierazi dute.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
