• NOR GARA
  • DENDA
  • TABERNA
  • KONTAKTUA
  • SARRERA
  • Egin Zaitez
    Bazkide!
Hala Bedi
Hala Bedi > Albisteak > Hapoel eta Maccabi Tel Aviven aurkako partidak bertan behera uzteko eskatu du Palestinarekin Elkartasunak

Hapoel eta Maccabi Tel Aviven aurkako partidak bertan behera uzteko eskatu du Palestinarekin Elkartasunak

 21 urria  Erredakzioa InAlbisteak  Iruzkinak desaktibatuta daude Hapoel eta Maccabi Tel Aviven aurkako partidak bertan behera uzteko eskatu du Palestinarekin Elkartasunak sarreran

Israelgo bi taldeek azaroaren 17an eta abenduaren 4an Baskoniaren aurka jokatzekoak diren partidak bertan behera uzteko eskatu du plataformak. Israelek kirolaren bidez bere irudia zuritzen jarraitzen duela salatu du Palestinarekin Elkartasunak, eta boikoterako eta mobilizatzeko deia egin du.

Hapoel eta Maccabi Tel Aviven aurkako partidak bertan behera uzteko eskatu du Palestinarekin Elkartasunak

Hapoel Tel Aviv eta Maccabi Tel Aviv Israelgo saskibaloi taldeek Baskoniaren aurka jokatuko dute azaroaren 17an eta abenduaren 4an, hurrenez hurren, Gasteizko Buesa Arenan. Palestinarekin Elkartasuna Plataformak partida horiek bertan behera uzteko eskatu du, eta Israelen aurkako boikoterako deia egin du.

Plataformak salatu du Israelek historikoki kirola erabili duela bere irudia zuritzeko eta palestinarren aurkako krimenak normalizatzeko. Horren harira, gogorarazi du Israelek palestinarren aurkako genozidioarekin aurrera jarraitzen duela, baita eskualdeko beste herri batzuei eraso egiten ere. Era berean, salatu du hedabideek eta instituzioek Palestinako egoerari buruz hitz egiteari utzi diotela, edo, hitz egiten dutenean, “existitzen ez den bake-prozesu bat” aurkezten dutela.

Plataformaren arabera, Israelek nazioartean bere burua legitimatzeko eta harreman instituzionalak, ekonomikoak eta militarrak sendotzeko erabiltzen du kirola. Zentzu horretan, Hapoel eta Maccabik Israelgo Estatuaren “kirol-enbaxadore” gisa jarduten dutela salatu du, eta bi taldeek Israelgo armadarekin harremanak dituztela salatu du Palestinarkein Elkartasunak: “ezin ditugu bereizita ulertu partida horiek jokatzearen aurkako borroka eta Israelekin harreman oro eteteko borroka”.

Plataformak partidak ahalbidetzen dituzten hainbat eragileren erantzunkizuna seinalatu du. Euroligari dagokionez, Israelgo taldeei txapelketan parte hartzen uztea erabaki politikoa dela adierazi du, eta Baskoniak partidak jokatzeari uko egin diezaiokeela gogorarazi du. Azaldu dutenez, hainbat bilera egin dituzte saskibaloi taldeko zuzendaritzarekin, baina taldeak ez du neurririk hartu.

Bestalde, Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak partidak geldiarazteko aukerak dituztela adierazi du Palestinarekin Elkartasunak. Azkenik, Israelekin harreman politiko eta ekonomikoak mantentzea ere kritikatu du.

Gauzak horrela, Palestinarekin Elkartasunak antolatzen eta mobilizatzen jarraitzeko beharra azpimarratu du. «Ezin dugu onartu Israel normalizatuko duen ekimenik, ez Gasteizen, ez Euskal Herrian, ez inon», adierazi du.

Azkenik, talde sionisten aurkako partidak bertan behera uzteko exijitu du, eta datozen asteetan iragarriko dituzten mobilizazioekin eta ekimenekin bat egiteko deia luzatu du.

Hala Bedi babestu nahi duzu?

Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!

¿Quieres apoyar a Hala Bedi?

En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.

Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.

Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!

EGIN ZAITEZ HALABELARRI
Edit
← Mariturriko bizilagunek La Caixa eta putre funts baten abusuak salatu dituzte
“Muntai polizial eta mediatikoa” salatu du Aske antolakundeak →

HALA BEDI IRRATIA

Bueno Monreal, 16 – Behea
01001 – Gasteiz – Araba

Telefonoa: 945 12 88 55 / 945 12 14 88

Erantzungailua: 945 12 09 89

LAGUNTZAILEAK

Creative Commons-en baimena   2018 Gure eduki guztiak Creative Commons Aitortu 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude.
 
 
Web gune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigatzailea hobetzeko. Konforme zagozela asumitzen dugu, bestela desaktibatu ditzakezu. OnartuUkatu Irakurri gehiago
Pribatasun eta Cookie Politika

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT