ARGAZKI GALERIA | Arratsaldean ere milaka pertsonek hartu dituzte kaleak etxebizitza duina aldarrikatzeko

Etxebizitza eskubidearen alde milaka pertsonek Gasteizko kaleak hartu dituzte

Milaka lagunek hartu dituzte Gasteizko kaleak greba orokorreko deiekdiei erantzunda. Goizean goizetik, pikete informatiboek, kontzentrazioek eta sektore guztietako lanuzteek Arabako hiriburuko ohiko jarduera erabat aldatu dute.

ARGAZKI GALERIA | Etxebizitza eskubidearen alde milaka pertsonek Gasteizko kaleak hartu dituzte

ARGAZKI GALERIA | Alde zaharreko kalejira zaratatsua

Greba orokorra Arabako txoko guztietara zabaldu da

Piketeak eta mobilizazioak izan dira Arabako eskualde ezberdinetan goizean zehar. Arratsaldean mobilizazioak antolatu dituzte Lautadan, Arabako Errioxan eta Mendialdean.

ARGAZKI GALERIA | Mariturriko bizilagunek elkarretaratzea egin dute La Caixa eta putre funts baten abusuak salatzeko

ZOZKETA | Errigora saskiak: “Euskarari Puzka”

Sansomendiko etxegabetzeak 140.000 eurorainoko kostua izan zuen polizien soldatetan

Etxebizitza Sindikatu Sozialistak salatu duenez, erakundeek hamarnaka mila euro bideratu zituzten 90 pertsona baino gehiago zauritu zituen polizia-dispositibo batera, etxegabetutako familiari etxebizitza-alternatiba bat bermatu gabe jarraitzen duten bitartean.

Osakidetzak preso dauden amen jaioberriak arazo sozial gisa sailkatzen ditu

ESK sindikatuak eta Salhaketak Arabako ESIri eskatu diote espetxe erregimenean dauden amen eta haien jaioberrien arretarako protokoloa bertan behera uzteko. Protokoloak amak eta haien jaioberriak ospitaleko unitate ezberdinetan banatzen ditu, eta jaioberriak “arazo sozial” gisa sailkatzen ditu.

Euskarari Puzka kanpaina abiatu du Errigorak, Nafarroa hegoaldeko euskalgintza sustatzeko

Errigorak azaroaren 12ra arte zabaldu du Nafarroa hegoaldeko produktuez osatutako saskiak eskatzeko epea. Salmenten %25 bertako euskalgintza sustatzera bideratuko da. Sustraitik espaziora dokumentala ereplazaratu dute, eta asteartean aurkeztuko dute IAKn.

Gasteizko taberna batean izandako irudi bidezko erasoak salatu ditu Itaiak

Agerraldi jendetsua egin du Gasteizko Itaiak hainbat emakumeren aurkako erasoak salatzeko. Irudi bidezko erasoak gero eta ohikoagoak direla ohartarazi du Itaiak, eta erasotzaileen inpunitatearen eta haiek babesten dituzten konplizeen aurka egiteko deia zabaldu du.

Santsomendiko familia etxegabetu dute istilu eta karga polizialen artean

Sei adingabeko familia bat etxegabetu dute ostiral honetan Gasteizko Santsomendi auzoan, bizitoki alternatibarik gabe. Ehunka lagun batu dira kaleratzea eragozten saiatzeko eta familiari elkartasuna adierazteko, baina goiz osoan zehar Poliziaren karga gogorrak, atxiloketak eta zaurituak izan dira. Etxebizitza Sindikatu Sozialistak mobilizazioa deitu du 19:00etan Andre Maria Zuriaren plazan, etxegabetzea eta poliziaren errepresioa salatzeko.

Jardunaldiak: Krisi kapitalista eta inperialismoa

JARKI antolakunde iraultzaileak, krisi kapitalistaren eta inperialismoaren inguruko jardunaldiak antolatu ditu. Jardunaldiak, asteburu honetan izango dira, urriaren 24 eta 25ean, Gasteizko Aldabe gizarte etxean.

Tubos Reunidos erosteko interesdunekin bilerak egiteko aukerak izango dituzte sindikatuek hurrengo astetik aurrera, administrari konkurtsalaren iritziz

Amurrioko lantegiko sindikatuek eta administrari konkurtsalak bilera egin dute gaur lantegian bertan, baina ez da bereziki argigarria izan.

Archives by Month:

Archives by Subject: