• NOR GARA
  • DENDA
  • TABERNA
  • KONTAKTUA
  • SARRERA
  • Egin Zaitez
    Bazkide!
Hala Bedi
Hala Bedi > Albisteak > Mariturriko bizilagunek La Caixa eta putre funts baten abusuak salatu dituzte

Mariturriko bizilagunek La Caixa eta putre funts baten abusuak salatu dituzte

 20 urria  Erredakzioa InAlbisteak  Iruzkinak desaktibatuta daude Mariturriko bizilagunek La Caixa eta putre funts baten abusuak salatu dituzte sarreran

Gasteizko Mariturri auzoko 96 etxebizitzetako maizterrek La Caixaren eta Farley inbertsio-funtsaren gehiegikeriak salatu dituzte. 2023tik Etxebizitza Sindikatu Sozialistarekin batera antolatzen ari dira, eta 2025ean auzitara jo zuten. Bizilagunek etxebizitzarako eskubidea aldarrikatu dute.

Mariturriko bizilagunek La Caixa eta putre funts baten abusuak salatu dituzte

Mariturri auzoko lau bloketan banatutako 96 etxebizitzetako maizterrek urteak daramatzate beren etxebizitzen jabeen gehiegikeriak jasaten: lehenik, La Caixarenak, eta orain, Madrilen egoitza duen Farley inbertsio-funtsarenak. 2023Tik aurrera, bizilagunak Etxebizitza Sindikatu Sozialistarekin batera antolatzen ari dira egoerari aurre egiteko. Besteak beste, abusuzko klausulak, etxebizitzen egoera txarra, etxebizitzak uzteko presioak, kontratuak berritzeari uko egitea eta etxegabetze-arriskua salatu dituzte.

La Caixaren Obra Sozialak 2013an inauguratu zituen lau blokeak, «alokairu eskuragarria» programaren barruan. Ordutik, La Caixa hainbat estrategia erabiltzen hasi zen prezio baxuan eskuratutako higiezinei errentagarritasuna ateratzeko.

2025ean, bizilagunek modu ez-ofizialean jakin zuten La Caixak lau blokeetako etxebizitza guztiak Farley ITG S.L. enpresari saldu zizkiola. Enpresa horren jarduera nagusia beste sozietate batzuetako partaidetzak eskuratzea, edukitzea, administratzea eta kudeatzea da; hau da, aktiboak kudeatzeko erabiltzen den sozietate mota bat da. Horrek adierazten du etxebizitza horien atzean inbertsio-funts bat dagoela. Orduan jakin zuten Básico Living enpresa arduratuko zela aurrerantzean etxebizitzen kudeaketaz, eta harekin jarri beharko zirela harremanetan.

La Caixak eta Farley ITG S.L. enpresak hainbat estrategia erabili dituzte etxebizitza horietatik ahalik eta errentagarritasun handiena lortzeko. Hasiera batean, La Caixak maizterrei jakinarazi zien alokairu-kontratuek etxebizitza erosteko aukera ematen zietela, baina gerora aukera hori ukatu zien. Bestalde, jabeek uko egin diote maizterren alokairu-kontratuak berritzeari, etxebizitzak prezio altuagoan saltzeko edo logelaka alokatzeko asmoz.

La Caixak eta, ondoren, Farleyk, beren irabaziak handitzeko, higiezinen eta instalazioen mantentze-gastuak murriztu dituzte. Blokeetako eremu komunak eta hornidura-instalazioak egoera txarrean egon dira; matxurak konpondu gabe utzi dituzte, edo maizterrei eskatu diete konponketen ardura beren gain hartzeko. Gainera, bizilagunek salatu dute ia ezinezkoa dela kudeatzaileekin harremanetan jartzea erreklamazioak egiteko. Hainbat bizilagunek hezetasun-arazo larriak dituzte etxebizitzetako hormetan eta sabaietan.

Etxebizitza Sindikatu Sozialistak maizterren kontratuetan abusuzko klausulak aurkitu dituela salatu du. Besteak beste, ondasun higiezinen gaineko zerga maizterrek ordaindu behar izatea, nominak CaixaBanken helbideratzera behartzea eta alokairuaren prezioa justifikaziorik gabe igotzea aipatu ditu.

Mariturriko bizilagunak, Etxebizitza Sindikatu Sozialistarekin batera, 2023tik ari dira borrokan. 2025ean, auzitegietara jo zuten aipatutako abusuzko klausulak salatzeko eta horien ondorioz ordaindutako dirua berreskuratzeko.

Orain, Farleyk posta elektronikoz jakinarazi die ez dizkiela alokairu-kontratuak berrituko. Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, ez da etxegabetze-agindurik eman, eta ez zaie kontratu berri bat negoziatzeko aukerarik eskaini. «Farleyk badaki dagozkion luzapenak aplikatzeko legezko oinarriak daudela, baina, hala ere, bizilagun askori presioa egiten ari zaie etxebizitzak kontratuak amaitzen diren egunetan utz ditzaten», salatu du sindikatuak.

Egoera horren aurrean, La Caixa eta Farley bezalako espekulatzaileen desjabetzea aldarrikatu dute, eta etxebizitza oinarrizko eskubidea dela azpimarratu dute.

Hala Bedi babestu nahi duzu?

Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!

¿Quieres apoyar a Hala Bedi?

En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.

Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.

Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!

EGIN ZAITEZ HALABELARRI
Edit
← Martxoaren 3ko “errepresio bortitza” judizialki aitortzeko prozedura abiatu du Arabako Fiskaltzak
Hapoel eta Maccabi Tel Aviven aurkako partidak bertan behera uzteko eskatu du Palestinarekin Elkartasunak →

HALA BEDI IRRATIA

Bueno Monreal, 16 – Behea
01001 – Gasteiz – Araba

Telefonoa: 945 12 88 55 / 945 12 14 88

Erantzungailua: 945 12 09 89

LAGUNTZAILEAK

Creative Commons-en baimena   2018 Gure eduki guztiak Creative Commons Aitortu 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude.
 
 
Web gune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigatzailea hobetzeko. Konforme zagozela asumitzen dugu, bestela desaktibatu ditzakezu. OnartuUkatu Irakurri gehiago
Pribatasun eta Cookie Politika

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT