Bost urteren ondoren, bukatu da Osakidetzako garbitzaileen greba
ELAk ez beste sindikatuek sinatu dute hitzarmen kolektiboa berritzeko aurreakordioa. LABen arabera, aldarrikapen nagusiak jasoko ditu hitzarmenak, azpikontratatutako langileen homologazioa tarteko.
Negoziazioa bost urte baino gehiagoan luzatu da eta ia 100 egunez egon dira greban langileak. Garbialdi buru duten enpresa esleipendunen eta Osakidetzaren beraren “blokeoa” pairatu behar izan dute langileek hitzarmen berria sinatzeko. Besteak beste, Osakidetzako langileen baldintzen homologazioa lortu dute garbitzaileek.
LAB, ESK, CCOO eta UGT sindikatuek sinatu dute akordioa. ELAk ez.
LABen arabera, “hobekuntzak” ekarriko ditu hitzarmen berriak, homologazioaz gain. Horien artean “2021etiko atzerapenak jasotzen dituzten karrera profesionaleko mailak aitortzea, karrera profesionaleko etorkizuneko deialdietara sarbidea bermatzea, txanda kontratua eskuratzea, lanpostu hutsak esleitzeko erregulazio objektiboa”.
ELA ez da ados agertu. Sindikatu horrek uste du “inkoherentea” dela onartzea Osakidetzak eta enpresak inposatutako murrizketak, lan baldintza okerragoak betikotzen direlako garbitzaileentzako.
✊ Osakidetzako garbiketako langileek hitzarmena lortu dute, besteak beste horrenbeste borrokatu behar izan duten homologazio printzipioa barne hartzen duena
🎉 Zorionak! pic.twitter.com/Urmjs0EW0G
— LAB SINDIKATUA (@LABsindikatua) July 12, 2023
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!