Azaitz Unanue (GEU elkartea): “Euskaldunaren irudi monokromatikoa ez da erreala: Gasteizen asko gara eta era eta kolore ezberdinetakoak”
“Egin dezagun kale!” lelopean, Gasteizko euskaldunen jaia ospatuko du GEU elkarteak datorren urriaren 28an. 25 urte bete berri ditu GEUk, eta begi onez ikusten dute Gasteizen euskarak egin duen ibilbidea: euskararen ezagutza eta erabileraren igoerarik handiena Gasteizen eta Araban izaten ari da, eta horrek ospakizunetarako motiboa ematen du. Horixe esan du, besteak beste, Azaitz Unanue GEUko kideak, Araba Hizpide magazinean eman duen elkarrizketan. Egitarau oparoa prestatu dute urriaren 28rako, herri-bazkaria eta kalejira tarteko.
-
Hizpidea: Azaitz Unanue (GEU elkartea): "Euskaldunaren irudi monokromatikoa ez da erreala: Gasteizen asko gara eta era eta kolore ezberdinetakoak"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!