Auzoak bizi duen larrialdi egoeraz ohartarazi du Gasteiz Txiki Auzo Elkarteak

Gasteizko Alde Zaharrean etxebizitzaren problematika jasanezina bihurtu dela azaldu du Auzo Elkarteak eta premiazko neurriak exijitu dizkio Udalari.

Iñaki Abadek eta Aratz Urrizolak Altsasura bueltatzeko aukera izango dute, hirugarren gradua behin lortuta

Zaballako espetxean daude preso Iñaki Abad eta Aratz Urrizola, Altsasuko gazteak. Altsasuko Gurasoek zabaldu duten informazioaren arabera hirugarren gradua eman diete bi gazteei eta litekeena da hurrengo egunetan espetxetik ateratzeko aukera izatea.

Laminaciones Arreguik langileen %10 kaleratzeko asmoa duela salatu dute

Laminaciones Arreguiko enpresa komiteak enplegua eta industria plan bat bermatzea exijitu du, kaleratze mehatxuen aurrean.

ADI! Elkartea se moviliza frente a la sede del PNV en Gasteiz tras conocer la sentencia del Caso De Miguel

ADI! elkartea subraya que tras conocer la sentencia del conocido como Caso De Miguel, la ciudadanía vasca “sigue perdiendo” y llama a seguir luchando en contra de la corrupción política.

Onraitan jarri nahi duten 82 metroko dorre meteorologikoaren aurka azaldu da Eguzki kolektiboa

Arraia-Maeztuko udalak dekretu bidez baimendu du 82 metrotako dorre meteorologikoa Onraitan jartzea. Dorrea interes ekologiko duen leku batean jarri nahi izatea salatu du eta ingurumen ebaluazioa egitea exijitu dio udalari. EH Bilduk ere obrak gelditzea eskatu du.

Alfredo De Miguel cumplirá 9 años de prisión tras ser condenado a 13 años y 3 meses de cárcel

La sentencia supone el punto final a la mayor trama de corrupción hasta ahora juzgada en la CAV. ADI Elkartea ha llamado a movilizarse hoy a las 19:00de la tarde ante la sede del PNV en la Plaza de la Viregen Blanca.

Herri txikien alde lan egiteko deia egin zuten larunbatean Markinezen

Uztailan sortu eta urrian aurkeztu zuten Herri Txikiak Bat asanblada. Orduz geroztik, hainbat lanetan murgilduak egon dira. 2020rako asmoak aurkeztu zituzten larunbatean Markinezen egindako agerraldian.

Aurrekontu “antisozialen” aurrean, greba orokorrerako deia Gasteizen

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartako eragileek ekitaldi bat egin dute Gasteizko Iradier Arenan, EAEko 2020ko aurrekontuen proiektua “antisoziala eta neoliberala” dela salatzeko.

Margoketa faxistak agertu dira gaur goizean Gasteizko Unibertsitatean

Mezu faxistak zituzten margoketak egin dituzte Gasteizko Unibertistateko Elurretako eraikineko sarrera nagusian. Democracia Nacional Joven (DNJ) alderdi faxistak sinatu ditu erasoak.

Greba mugagabean jarraituko dute Elecnorreko langileek

Aste bete igaro dute dagoeneko greban Elecnor Telecomunicaciones enpresako lagileek. Zuzendaritzak bere horretan jarraitzen du eta mobilizazio egutegiarekin aurrera jarraituko dute beharginek.

Gasteizko Gazte Prekarioen Sarea jaio da, gazteriaren prekarizazio prozesuaren aurrean indarrak batzeko helburuarekin

GPS, Gazte Prekarioen Sarea, aurkeztu dute, gazteriaren prekarizazio prozesuaren aurka jardungo duen eragile berria. Abenduaren 20an egingo dute lehenengo asanblada irekia Judimendiko Auzo Elkartean.

Zaramagako elizako Memoria eta Giza Eskubideen zentroari bultzada ematea exijitu die instituzioei “Memoria Gara” ekimenak

“Hitzetatik ekintzetara” igarotzea exijitu die Memoria Gara ekimenak instituzio publikoei. Zaramagako San Frantzizko elizan Giza Eskubideen eta Memoriaren zentroa eraikitzeko neurriak hartzea eskatu dute Katedral Berriaren aurrean prestatu duten “M3 PHOTO” erakusketaren harira egin duten agerraldian. Otsailean proiektuan sakontzeko jardunaldiak egingo dituzte.

“Talka irudikatzeko, ederra da mugimendu feministak Adolfo Domínguez-en denda bat okupatzea”

Abenduaren 6an egin zuten publiko Gasteizko hainbat emakumek* Talka espazio feministaren okupazioa. Ia urtebete joan da Talka jaio zela, Alde Zaharreko Alava-Velasco jauregia okupatu zutenean. Okupazioak ez zuen luze iraun, legez kanpoko kaleratzea tarteko. Kolektiboa ez zen desegin, ordea. Gasteizek eta Alde Zaharrak “gune feminista okupatu” bat dute berriro ere. Proiektuko kide Ane eta Estitxurekin mintzatu gara (izenak ez dira egiazkoak) haien asmo eta gogoetei buruz.

Bakarkako lan berria aurkeztu zuen atzo Miren Narbaizak, “Zilar Printzak”

Atzo aukreztu zuen MICEk bere bakarkako bigarren lana Gasteizko Vinylora musika dendan. Lau kantuz osatutako diskoa kaleratu du, binilo formatuan soilik, “patxadaz entzun eta gozatua izateko”.