[ARGAZKI GALERIA] Martxan da greba orokor feministaren aldeko olatua Araban zehar
Mugimendu feministak eta bestelako eragileek antolatutako mobilizazioak, ekimenak eta ekitaldiak izan dira Arabako eskualdeetan, herrietan, hiriburuan eta auzoetan; eta martxoan zehar ere askotariko jarduerak izango dira.
Emakume Langilearen Nazioarteko Egunaren harira, milaka pertsona mobilizatu dira Araban. Martxoaren 8a abiapuntutzat hartuta, zaintza eskubide unibertsalaren aldeko greba orokorrerako prozesua martxan jarri du Mugimendu Feministak.
Denon bizitzak erdigunean: zaintza iraultzea, dena aldatzeko lelopean, “egungo zainketa erregimen kapitalista eta patriarkala eraldatzea” izan da Euskal Herriko Mugimendu Feministaren aldarri nagusia aurtengo Martxoaren 8an, Emakume Langilearen Nazioarteko Egunean.
Euskal Herriko Mugimendu Feministak greba orokor baterako prozesua abiatu duela jakinarazi du goizean, Bilbon egindako prentsaurreko batean. Zaintza eskubide unibertsala izango da grebaren ardatza, eta herri mugimenduekin, mugimendu sozialekin eta sindikatuekin batera egingo da: “Greba feminista orokor batera goaz, eta gaur, Martxoak 8, lehen urratsa da”, iragarri dute. Hau da, oraingoan greba feminista ez da martxoaren 8an izango, baizik eta aurrerago jakitera emango duten beste data batean.
– Zuia – Zigoitia – Urkabustaiz –
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!