Antzerki eta zirku ikuskizunek bat egingo dute Mendialdean
Orain dela zazpi urte 20 pertsona bizi diren Atauri herrian jaio zen jaialdia da Atauri ART. Urtez-urte errotu den formatua da Mendialdeakoa: “Urtero berdina esaten dugu: jaialdira datozen pertsona guztiek egiten dute posible Atauri ART”.
2012.urtea zen Arraia-Maezturen baitan dagoen Atauri herriak (20 biztanle inguru ditu) zirku eta antzerki jaialdi bat antolatzea erabaki zuenean. Helburu asko, baina bat besteen gainetik: eskualdeko eskaintza kulturala handitu eta kultura bera beste espazio batzuetara zabaldu, hiriguneetatik kanpo. Urteek aurrera egin ahala, errotu den jaialdi bat da Atauri ART Umorez Bizi, Mendialdeko egutegian seinalatuta geratu dena. “Atauri ART publikoaren parte hartzeari esker da posible; irribarreak emateaz gain, beharrezkoa denean esku bat botatzeko prest daude”, adierazi du Ruth Ibisatek ARTgia sorgune & aretoan eskainitako prentsaurrekoan.
Arratiandi Kultur Elkarteak antolatzen du jaialdia, Bapatean Zirko taldearekin batera. “Urtero berdina esaten dugu: jaialdira datozen pertsona guztiek egiten dute posible Atauri ART”
Urte honetan ere 2017ko eskema berdina mantenduko dute: asteburu nagusi bat -irailaren 7tik 9ra- eta hiru ikuskizun gehiago irailean, urrian eta azaroan. Xabier Orive Atauriko herritarra eta Arratiandi Kultur Elkarteko kidea da: “2017an apostu handia egin genuen jaialdia luzatuz; jauzi kuantitatibo handia izan zen”.
Edizio honetako kartelak zazpi ikuskizun ditu guztira, txikienek ere Iñaki Karreteroz gozatzeko aukera izanez; helduek, aldiz, Ane Gebara ipuin kontalariaren bisita izango dute. Gainera, tailerrak eta kontzertuak ere egongo dira: urte askoren ostean, artista batzuk berriz itzuliko dira Ataurira.
“Lehenengo urteko urduritasuna dugu oraindik: hilabeteak daramatzagu jaialdia antolatzen eta behin hau amaituta, balorazio egiteko unea izango da”.
Egitaraua osorik
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!