La Caixa-ren bulegoa blokeatu dute Gasteizen ‘Ez Dugu Onartzen’ lelopean
Ekimena egin du Ernai Gazte Antolakundeak Kataluniarekin elkartasunez eta Altsasuko gazteen askatasuna eskatzeko.
Auzitegi Gorenak zigortutako preso politikoak eta Altsasuko gazteak gogoan ehunka gazte atera ZIREN Gasteizko kaleetara ostegunean eta mobilizazioek ez dute etenik.
Kataluniako greba orokorraren testuinguruan eta aste honetako mobilizazio jendetsuen ostean, Ez Dugu Onartzenlelopean 50 gazte inguruk La Caixa banketxearen bulego bat blokeatu dute Arabako hiriburuan ostiralean 13:30ak aldera.
“Epai injustuen aurrean kalean” jarraituko dutela adierazi du Ernaik,”155. artikulua biltzen duen legediaren eta Gorenaren injustizia bera erreproduzitzen duen instituzioa” dela iritzita. “Independentzia”, “atxilotuak askatu” eta “katalunia aurrera” oihukatu dute.
Minutu batzuk sarrera blokeatuta egon ostean, gazteek ekimena amaitutzat eman dute.
Mobilizazioz betetako astea
Ostegunean, mila pertsona inguruk babestu zuten Ernairen mobilizazioa. Foru Plazan burutu zuten ekitaldian “bi aukera baino ez daudela” azpimarratu zuten, “Espainiar autoritarismoari men egitea edo herrien autodeterminazio eskubidea defendatsea”. Berriki Auzitegi Gorenak zigortutako Altsasuko gazteak ere izan zituzten gogoan.
Manifestazioaren ostean, Gasteizko tren geltokiaren parean, trenbidea moztu zuten ehunka gaztek “Gazteok independentzia!” leloa zeraman pankarta batekin. Ertzaintza bortizki oldartu zen trenbidetan elkartutako gazteen aurka eta guztira 19 izan ziren atxilotuak, tartean adingabeko ugari. Tentsio momentuak bizi izan ziren tren geltokiaren inguruan eta poliziak inguruko kaleak itxi zituen.
Atxilotuak Lakuara eraman zituzte eta gutxinaka askatuz joan ziren arratsaldeak aurrera egion ahala. Arratsaldean, berriz, atxilotuen askatasuna exijitzeko eta Ertzaintzaren bortizkeria salatzeko manifestazioa burutu zuen Ernaik arratsaldean tren geltokitik EAJren egoitzaraino.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!