URSSA eta EGA fabriketako miaketa arrazista salatzeko elkarretaratzea egin dute Gasteizen
Gasteiz Antirrazistak deituta, kontzentrazioa egin dute gaur arratsaldean Plaza Berrian. Atzo URSSA eta EGA fabriketan egindako operazio poliziala gaitzetsi dute bertan.
Gasteizko Plaza Berrian elkarretaratzea egin dute gaur, Gasteiz Antirrazistak taldeak deituta eta herri mugimenduaren babesarekin. Atzo Espainiako Polizia Nazionalak, Ertzaintzak eta Udaltzaingoak URSSA eta EGA fabriketan egindako miaketa eta identifikazio operazioa salatu nahi izan dute. Kolektiboak operatibo poliziala “eraso arrazista” bezala izendatu du.
Udalari egotzi diote bertan bizi diren ehun pertsona baino gehiagoren bizitzak duintzeko saiakerarik ez egitea, eta horren ordez miserian bizitzera kondenatu nahi dituztela. Halaber, operazioa polizia eta komunikabideen arteko elkarlanean egin zela salatu dute, diskurtso arrazista hauspotzeko asmoz.
Zerbitzu sozialek sarbidea ukatua izan zuten bitartean, polizia eta kazetariek soilik sartzeko baimena izan zutela gaineratu dute. Gainera, egungo erregularizazio prozesuan fabriketan bizi direnei dokumentazio gutxia kendu eta deportatuak izateko arriskua gehitu zaiela ohartarazi, eta horrek prozesua oztopatzen duela nabarmendu dute.
Kolektiboaren arabera, Eid al-Adha ospakizunaren egunean (musulmanen jai nagusietako bat) egindako operazioa ez da kasualitatea, ondo kalkulatutako eraso arrazista baizik. Baita ere salatu dute poliziak pertsona hauen gauzak lapurtu eta puskatu zituela, eta komunikabideek intimitate eskubidea urratuz lo egiteko lekuen eta egoteko txokoen irudiak argitaratu dituztela. Azkenik, Alderdi Popularra bertaratu zela salatu dute, bozkak lortzeko intentzioarekin.
Gasteiz Antirrazistak herriari kalera ateratzeko deia egin dio, pertsona guztientzat eskubide guztiak aldarrikatzeko.

Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
