“Gerraren Aurkako Emakumeok ez dugu nahi Gasteizko batailaren monumentua gure hiriaren erakusgarri nagusia izatea”
Talde feministak Gasteizko batailaren monumentua protesta zirkulu gorri batez inguratu zuen, gerraren izugarrikeriaren oroigarri izateko ez bada erakusgarri nagusi ez izatea eskatzeko. Gainera, Euskal Herriko 200 enpresa baino gehiago salatu dituzte munduko 50 gerra baino gehiago hornitzeagatik.
Maiatzaren 24an, Bakearen eta Armagabetzearen aldeko Emakumeen Nazioarteko Egunean, Emakumeok Gerraren Aurkatik Gasteizko erdiguneko batailaren monumentuaren aurrean elkarretaratzea egin dute. Zirkulu gorri batez inguratu dute guda hori gogorarazten duen estatua, haien hitzetan, “ez dugu nahi monumentu hau gure hiriaren erakusgarri nagusia izatea, gerraren izugarrikeria gogorarazteko ez bada”.
Kolektiboak salatu du Euskal Herrian gero eta diru gehiago irabazten duten 200 enpresa baino gehiagok munduko 50 gatazka armatu baino gehiago hornitzen dituztela. Gainera gobernua salatu nahi izan dute beraien hitzetan “legeak aldatzen dituela heriotzaren industria honi diru publikoa emateko”.
Testuinguru honetan, Palestinan, Libanon, Libian, Yemenen, Saharan, Afganistanen, Malin, Sirian, Ukrainan, Kurdistanen, Kongoko Errepublikan, Iranen, Sudanen… gertatzen diren sarraski eta genozidioak ekarri dituzte gogora besteak beste. Gerraren aurkako emakume bezala aurkeztu dira Gasteizko erdigunean eta argi irudikatu dute gerraren aurkako oihua.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!








