Bi greba deialdi aurkeztu ditu Ikamak martxorako
Lehenengoa martxoaren 3ko sarraskiaren 50. urteurrenean egingo dute, eta bigarrena martxoaren 17an, greba orokorrera batuz.
“Atzo gaur eta beti ikasleok lehen lerroan” lemapean, bi greba egun iragarri ditu ikasle antolakundeak. Azaldu dutenez, memoria historikoa eta herriaren subiranotasuna erdigunean jarriko dituzte bi deialdi hauekin.
Martxoaren 3ko sarraskiaren 50. urteurrenean deitu dute lehenengo greba eguna. Ikamak urteurren borobil honetan “memoria historikoaz eta ikasle mugimenduak transmisioan zein langile borrokan daukan garrantziaz” jardun nahi dutela azpimarratu du. Egun horretan mobilizazio nazionala egingo dute Gasteizen, 12:00etan Elurretatik.
Bi aste beranduago, martxoaren 17an, greba orokorra dago deituta Hego Euskal Herrian, eta Ikamak deialdira batuko dela adierazi du. Greba honekin, “burujabetza ariketa bat ” planteatuko dela dio Ikamak eta ikasleriak “ezinbesteko papera” betetzen duela azaldu du.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
