Disport Eki enpresa hartzekodunen aurrekonkurtsoan sartu da
Hilabeteetako gatazka izan du langileekin, ordainketetan irregulartasunak egon direlako. Enpresa egoera bideratzen saiatzen den bitartean langileen nominek lehentasuna izango dute. through Alea.eus
Asteartean jakinarazi zien langileei Disport Eki enpresak hartzekodunen aurrekonkurtsoan sartu zela. “Egoera ekonomiko zaila” argudiatuta hartu du erabakia Gasteizko kirol zerbitzu batzuetaz arduratzen den enpresak, hilabete luzez ordainketak atzeratzen aritu ostean. Hartzekodunen konkurtsoan sartu aurreko pausoa da hau, eta enpresak dituen zorren ordainketa negoziatu beharko du orain. Lortzen ez badu epaitegietan ebatzi beharko da auzia.
Disport Eki enpresaren aurka protesta ugari ikusi ditugu azken hilabeteetan, langileak soldata jaso gabe egon baitira hilabete batzuetan, edo atzeratuta jaso dituzte ordainketak. Azken mobilizazioa hilaren 8an abiatu zuten, greba mugagabea abiatu zuten langileek enpresak ez zielako garaiz ordaindu. Bi egun beranduago dirua jaso eta greba bertan behera utzi bazuten ere, azaldu zuten “hilabetero errepikatzen den kontua” dela, eta borrokan jarraituko zutela enpresak bere ardurak bete artean. Konfiantza falta honek oinarri sendoak zituen, enpresaren azken erabakiak erakutsi duen bezala.
Irakurri albiste osoa Alea.eus-en
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!