Venezuelako blokeoa aztertuz NBEren Giza Eskubideen Komisioan
Mikel Morenorekin kolaborazioa, Caracastik.
NBEko relatore bat Venezuelak jasaten duen blokeoa aztertzen ibili da, eta behin betiko datuak irailean aurkeztuko baditu ere, lehen emaitzak argitaratu ditu jadanik. Mikel Moreno gure kolaboratzaileak txostenaren ondorioak aurkeztu dizkigu, blokeoak dauzkan esparru ezberdinak, sortzen dituen ondorio kaltegarriak, eta blokeoari buruz dauden zenbait mito ere gezurtatu dizkigu, soilik Maduroren diru pertsonalari eragiten diola, adibidez.
Bestalde, Venezuelatik irtendako errefuxiatuei buruz hitz egin digu Morenok, Kolonbiaren papera Venezuelatik ihes egiteko kanpainan eta gerora etorri zaizkien ondorioak.
NBEko relatorearen adierazpenak eta kazetariei erantzunak ikusi nahi izatekotan, hemen daukazue bideoa.
Kolaborazio osoa hemen entzungai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!