12. Etxeko eta zaintza langileen begiradatik
Arabako Etxeko eta Zaintzako Langileen Elkarteko (AEZLE-ATHCAko) lagunei egindako elkarrizketa, aurtengo martxoaren 30erako (elkarrizketa gaztelaniaz izan da).
Martxoaren 30a Etxeko eta Zaintza Langileen Nazioarteko Eguna da, 1988tik. Borroka egun bat, beraz, beste batzuen etxebizitzak lan-toki dutenentzat. Gaur egungo eta hemengo etxeko eta zaintza langileen gehiengoa emakumezkoa, migratua eta arrazializatua da, eta, ondorioz, indarkeria mota gehiagori egin behar diote aurre.
Arabako Etxeko eta Zaintzako Langileen Elkartea (AEZLE-ATHCA) da Gasteizko erreferente feminista arlo honetan, eta etxeko eta zaintza lanaren egoerara eta langileen aldarrikapenetara gerturatzeko ATHCAren bulegoan elkartu gara, haien lokala irratsaioaren sukalde bihurtuz. Bertan, Ingrid Uribe, Karina Zuñiga, Griselda Amador, Marcia Ramírez eta Melania Gamecho-rekin solastu gara (elkarrizketa gaztelaniaz izan da).
Saio honetan honako abestiak egon dira entzungai: Gailu, Anari eta Mursego-ren “Alfabeto zauritu bat” eta Rodrigo Cuevas-en “BLZA”.
ATHCAko kideen errezeta:
Arroza artoarekin, txuletoiz eta ahuakate-entsaladaz lagunduta
| Osagaiak: | Pausoak: |
|
|
Erreferentziak:
- Bizkaiko Etxeko Langileen Elkartea (ELE-ATH): Estadísticas 2025;
- Denon bizitzak erdigunean: Herri akordioa;
- Euskal Herriko Mugimendu Feminista: “Zaintza Sistema Publiko eta Komunitarioaren bidean, Euskal Herria eraldatzen” jardunaldi nazionalak (maiatzak 10 Bilbon);
- Regularización.ya
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
