Gorka Urtaran: “Gasteizen sortzen diren akordioak bertan egindakoak dira, gainerako erakundeetan gertatzen denari begiratu gabe”

Gorka Urtaran: “Gasteizen sortzen diren akordioak bertan egindakoak dira, gainerako erakundeetan gertatzen denari begiratu gabe”

Gorka Urtaran Gasteizko alkatea izan da gaur ARABA HIZPIDEn, Gasteizko aktualitatea aletzen. Pil-pilean diren Udaltzaingoaren grebaz eta aurrekontuen negoziazioaz ez ezik, Santo Domingo kalearen egoera negargarriaz, eraso matxistez eta Errekaleorren geroari buruz ere hitz egin dugu Urtaranekin. Urkullu lehendakariak PPrekiko preferentzia duela ikusirik, Gasteizen ere halako preferentziarik ba ote dagoen ere galdetu diogu.

Entzun
Miren Larrion: “Tranbiako lanak esleituta daudenez, aprobetxa ditzagun hilabete hauek galdeketa lehenbailehen egiteko”

Miren Larrion: “Tranbiako lanak esleituta daudenez, aprobetxa ditzagun hilabete hauek galdeketa lehenbailehen egiteko”

Miren Larrion EH Bilduren gasteizko Udaleko bozeramailea izan da gaur Araba Hizpiden, udal kontuez hitz egiteko. Elkarrizketa luzea izan da, mamitsua: EAJ-PSE udal gobernuaren aurrekontu-proposamenetatik hasi eta egoera politiko orokorrerainoko errepasoa egin du Larrionek, Santo Domingoko desalojoak, tranbiaren polemika eta Errekaleor bezalako gaiak alboratu gabe. Tranbiari dagokionez, helegitea aurkeztu baino, Urtaranek galdeketa azkartu beharko lukeela adierazi du. Kataluniako auziaz eta EAJren jarrerez ere hitz egin du EH BIlduren bozeramaileak.

Entzun
Errekaleor Bizirik! expondrá su situación barrio a barrio en un ciclo de charlas

Errekaleor Bizirik! expondrá su situación barrio a barrio en un ciclo de charlas

Cada charla contará con un invitado especial y comenzarán el miércoles 25. El sábado 28 harán “Azken Ilunpeko Festa” cómo colofón final a un mes lleno de actividades para dar las gracias por la solidaridad recogida para ser la isla soberanamente energética más grande de Euskal Herria.

Errekaleor Bizirik! explicará el proyecto del barrio libre de Gasteiz barrio a barrio. En un ciclo de charlas organizado desde Errekaleor Bizirik!, desde el 25 de octubre hasta el 23 de noviembre compartirán la actualidad del barrio y los cimientos del barrio ocupado en cinco citas: 25 de octubre y 3, 8, 17 y 23 de noviembre.

En cada charla, además, tendrán un invitado diferente con el que compartir las experiencias. Los barrios elegidos serán Adurtza, Zabalgana, El Pilar, Iparralde y Aldabe en orden cronológico. Habrá charlas en euskera y en castellano, dependiendo del barrio.

Una vez finalizado el ciclo de charlas, a finales de noviembre habrá opción de realizar una visita guiada al barrio. La visita será el 26 de noviembre.

Continúan los gestos de agradecimiento

Cómo ya adelantabamos hace días, ante las amenazas de derribo, Errekaleor sigue trabajando en la soberanía energética. Continúan instalando las placas solares gracias a la recaudación popular de más de 100.000€ que consiguieron a finales del curso pasado.

En este sentido, mientras tanto, octubre sigue lleno de actividades para agradecer la solidaridad recogida en la campaña de coopfunding para ser la isla energéticamente soberana más grande de Euskal Herria. Tras todo un mes lleno de actividades, el 28 de octubre, sábado, será la fiesta “Azken Ilunpeko Festa” para terminar de dar las gracias. Bertsos, conciertos, una cena y un espectáculo pirotécnico se darán cita en Errekaleor.

 

Carta a Urtaran para un debate público

En este sentido, Errekaleor Bizirik! sigue emplazando a un debate al alcalde la ciudad Gorka Urtaran. Para ello, han remitido una carta al primer edil de Gasteiz pidiéndole un debate público.

“Tenemos argumentos y suponemos que tu también los tendrás. Por ello, podemos aprovechar las jornadas en los centros cívicos o la propia radio Hala Bedi para el debate”, le han trasmitido desde el barrio. 

A pesar de ello, le dejan a Urtaran elegir sitio y moderadora. Piden, además, que el público pueda hacer preguntas. A día de hoy, el colectivo no ha recibido respuesta por parte del Ayuntamiento.

 

Eguzki plakak instalatzen hasi dira Errekaleorren

Eguzki plakak instalatzen hasi dira Errekaleorren

Sistema guztiz autonomoa izango da eta 270 plaka instalatuko dituzte guztira. Coopfunding kanpainan parte hartu zuten herritar guztiei eskerrak eman nahi izan dizkiete errekaleortarrek.

Azkenean bai. Euskal Herriko irla energetiko handiena izateko bidean da Errekaleor. Hilabeteetako lanaren ostean, hasi dira eguzki plakak instalatzen Gasteizko auzo askean.

Azaldu dutenez, azken hilabeteetan energia instalazioaren diseinua fintzen eta beharrezko guztia lortzen egon dira. Emaitza: lehenengo eguzki plakak auzoko frontoian.

Instalazioaren xehetasunak:

  • Instalazioa amaitzerakoan, 70 KW-eko ekoizpena izango du, sistema guztiz autonomoa izanik.
  • Guztira 270 plaka instalatuko dira, eta bakoitzak 260 W produzitu ditzake bere maximoan.
  • Eguzki plaka guztiak bere lekuan kokatu ondoren, energia hori biltzeko zirkuitoa osatuko dute: bateria sistema handi batek argindarra amankomuneko guneetara eta etxeetara bidaliko du, inbersoreekin lagunduta.

Auzoko kideek adierazi dutenez, lana dute oraindik, “baina gogotsu gaude”. Maiatzaren 18ko argi mozketatik sei hilabete beteko direnean, jendearen elkartasuna eskeratu nahi izan dute.

Izan ere, gogoratu beharra dago 110.000€ inguru lortu zituztela coopfunding kanpainari esker. “Errekaleor bizirik eta argitsu mantentzea jende ugariren nahia dela argi gelditu zen beste behin ere”, gaineratu dute.

Errekaleor Bizirik: “Eraiste-asmoen aurrean, eraikitzen eta proiektuan sakontzen jarraituko dugu”

Errekaleor Bizirik: “Eraiste-asmoen aurrean, eraikitzen eta proiektuan sakontzen jarraituko dugu”

Denboraldiko lehen saioan, Errekaleor Bizirik-eko kideek azken hilabeteotan egindako ibilbidearen berri eman digute: Errekaleor auzo askea irla energetiko bihurtzeko crowdfundinga, eraisketa-proiektuaren erredakzioaren esleipena, erakundeen jarrera… Errekaleor Bizirik-eko kide den Jonekin hitz egin dugu horiez guztiez gaur, Araba Hizpide magazinean.

Errekaleorren aldeko “Herri adierazpena” egin zuten joan den asteazkenean

Mural berria Errekaleorren

Gutxinaka-gutxinaka, kulturaren topaleku bilakatzen ari da Errekaleor. Horren erakusle azken hilabeteetan nazioarteko artista ezberdinek egin dituzten muralak. Azkena, iraila erdian estreinatu dute: Tomás Facio artista argentinarrak mural berria egin du auzoko blokeetako batean.

.

Entzun
Auzo kanpoko eragile eta norbanakoek hartu dute protagonismoa Errekaleor defenditzeko Herri Adierazpenean

Auzo kanpoko eragile eta norbanakoek hartu dute protagonismoa Errekaleor defenditzeko Herri Adierazpenean

Gaztetxea, Zapataneo, Berriztu, GES, Arkillos 10, Ikasle Mugimendua, Ernai… Hamar eragile inguru pasa dira mikroaren aurretik “Zergatik nahi duzu Errekaleor bizirik?” galderari erantzuteko. Bitartean, Andra Maria Zuriaren plazatik metro gutxitara, Ensanche 21ek auzoa eraisteko proiektua onartu du.

Elkarretaratzeak ohikoak diren plazan, asanblada itxura hartu du “Herri Adierazpenak”. Herriak hitza hartzea nahi zuten Errekaleor Bizirik!-eko kideek eta hartu dute, proposamenak ere luzatuz. Hitza hartu aurretik, bulegoetan bilduta zaudenei mezua bota die Errekaleorrek: “Hau da gure erantzuna” esan diete.

Ostean, auzo kanpoko eragileek hartu dute hitza. Gaztetxea, Zapataneo, Berriztu, GES, Arkillos 10, Ikasle Mugimendua, Ernai… Hamar eragile inguru pasa dira mikroaren aurretik “Zergatik nahi duzu Errekaleor bizirik?” galderari erantzuteko. Ikasle Mugimenduak, adibidez, bertso formatuan legitimatu du Errekaleorreko proiektua. Gazte Emantzipaziorako Sareak, berriz, argi utzi du bere posizioa Udalaren jarreraren aurrean: “Ez dugu minuturik galduko gazteon emantzipazoari trabak jarri nahi dizkiotenekin”. 

Okupazio esperientziaz mintzatu dira Judimendiko gazteak. Izan ere, auzoan ere Gazte Lokala lortu zuten orain dela urtebete baino gehiago. Errekaleorreko proiektuari babesa eman eta eraiste proiektua onartu dutenei “hemen gaude, kalean, herriarekin. Zuek poltronetan jarraitzen duzue” erantzun diete hauek. Baina norbanakoek ere, modu espontaneoan, hitza hartu dute. Horren adierazle, Txema Ramirez de la Piscina, EHU-ko irakaslea. Beste herritar batek, umorea baliatu du galdera bat luzatzeko: “Zer daukate amankomunean Ensache 21ek eta EAJk? Errekaleor botatzeko gogoekin geratuko direla”.

Gainera, sare sozialetan ere, #HerriAdierazpena traolarekin elkartasun mezu ezberdinak jaso dituzte “Zergatik nahi duzu Errekaleor Bizirik?” galderari erantzunez.

Eraiste plana, 35.000 €-ren truke

Bulegoen barruan, aldiz, aurreikusita zegoena: eraiste proiektua onartu du Ensanche 21ek. BIM Survey hautatu dute proiektua garatzeko. Enpresak, trukean, 35.000€ baino gutxiago jasoko ditu eta plana hilabete bat baino lehenago aurkezteko konpromisoa hartu du. Hurrengo asteetan, beraz, mugimendu gehiago espero dira; mugimendu hauek ere epaitegietatik pasa beharko dira.

Herri Adierazpena iruditan

Errekaleor, lau urteren ostean, bizirik. Eta orain zer?

Errekaleor, lau urteren ostean, bizirik. Eta orain zer?

Lau urte bete dira hamar ikaslek Errekaleorreko eraikin hutsak okupatzeari ekin ziotenetik: auzoa errotzeaz gain, gora egin dute bertako ekimenek, Udalaren mehatxuek gora egin duten bezala. Proiektu berriak sortu nahi dituen proiektu handi batek beste mehatxu handia izango du aurrean: eraistea.


2013ko irailaren 3a. Hamar ikaslek Gasteizen ia hutsik zegoen Errekealeor auzoko blokeak okupatu zituzten eguna. Gasteizen herritarrek eta bertara ikastera datozen ikasleek duten etxebizitza arazoari irtenbide bat eman nahi ziotela zirudien. Askoz gehiago zen. Autogestioan oinarritutako proiektu bat jaio zen, lau urteren ostean errotu den proiektua: “Errekaleor Bizirik” martxan zen, Europa mailan apenas ispilurik gabeko egitasmoa.

Ikasle gehiago, gazteak eta hain gazteak ez direnak… Gero eta jende gehiago hasi zen auzoan bizitzen, auzoa eraldatzen eta ideien faktoria bilakatzen. Are gehiago, badaude jada auzoan jaio diren umeak. Familia txikiak sortu dira familia handi baten erdigunean.

Pertsonak bai, baina auzoa ere bai. Gasteizko frontoi handienetako bat Herri Mugimenduaren topaleku bihurtu da behin baino gehiagotan, apurka – apurka hau konpontzeari ekin dioten heinean. 1976ko Martxoaren 3an erahil zuten Romualdo Barroso auzokidearen omenez zinemak bere izena hartu du, FilmErreka edo bestelako emanaldiak eskainiz auzoan. Elizak izaten dira auzo eta herrietako bereizgarrietako bat. Errekaleorrek ere badauka… edo bazeukan? Auzoan beste erabilera bat eman diote eraikinari, Gaztetxe bilakatuta. Bertatik pasa dira Harresian Zulo, Willis Drummond, Anari edo Izaki Gardenak taldeak, bestea beste. Kulturaren eta kultura alternatiboaren topaleku ere da orain.

Willis Drummond Errekaleorren, 2017ko maiatzean

Mehatxu gero eta serioagoak

Ikasle eremutik haratago hazi zen Errekaleor. Hazi ez ezik, gasteiztar gehienek ahaztuta zuten auzo bat hiriburuko egunerokotasunean integratzen joan zen. Baina haientzako ezezaguna zena 2015eko martxoan hasi zen ezagunagoa egiten: Udaltzaingoak argia moztu zien auzokideei, herritar batzuk zaurituz bertan burututako kargengatik. 

Hasi ziren orduan modu ezberdinetako mehatxuak. Javier Maroto popularra alkatetzan zegoen oraindik, baina hilabete gutxi falta ziren hau kanporatzeko eta Gorka Urtaran jeltzaleak Gasteizko makila hartzeko. Urtaranek kudeatu beharko zuen gaia eta ez zuen denbora askorik behar izan posizionatzeko: “Errekaleorren ezin da bizi”, esan zuen Hala Bediko Araba Hizpide magazinean. Ez zeraman urtebete agintean hain argi hitz egin zuenean, nahiz eta hurrengo hilabeteetan diskurtsoa mantsotu.

Auzoan gero eta jende gehiago bizi zen, gero eta ekimen gehiago antolatzen zituzten… 2017ko maiatzaren 18ra arte. Hor hasi zen Udalaren partetik Errekaleor Bizirik proiektuaren aurkako eraso plan handiena. Argia kendu, kargak, auzoko argi publikoa moztu.., eta egun bat beranduago auzoko eraikinak eraitsiko zituela konfirmatu. Bostgarren martxa egun batetik bestera jarri zuen martxan Urtaranek. Eraitsi edo eraispen hitzak erabiltzen zituen lehenengo aldia zen hau.

Erantzuna ez zen auzo batera mugatu. Herri Mugimenduak erantzun zuen ekainaren 3an, “Herria Bizirik” lelopean 10.000 lagun inguru batuz. Hein handi batean, Herri Mugimenduak berak hartu zuen Errekaleor defenditzeko borroka. Hala ere, gutxi aldatu zen Udalaren diskurtsoa; hau lasaitu ordez, eraso berbalak gero eta ugariagoak bihurtu ziren ikasturte amaieran, besteak beste, Ezker Abertzaleak kontrolatzen duen proiektu bat dela argudiatzeraino. Hala ere, segurtasun arrazoiak edo arrazoi teknikoak aitzaki bat baino ez zirela agerian geratu zen uztailaren 10ean jakin genuenean Udalak ez zeukala auzoa eraistea justifikatzen zuen txostenik. Are gehiago, Arabako Arkitektoen Eskolako informe batek eraikinen egoera aproposa zela erakutsi zuen. Orain arte erabilitako arrazoiek ez zuten baliagarritasunik. Borondate politikoa zen arrazoi bakarra, PSEk eta PPk elkarbanatzen duten arrazoi politikoa.

Proiektu berriak sortu nahi dituen proiektu handi batek beste proiektu baten mehatxua izango du aurrean: eraisterena. Herri Mugimenduaren bidea eta instituzioena ere, aurrez aurre egongo dira, berriz ere.
Energia berriztagarrien apostua

2017ko ikasturte amaieran, energia berriztagarrietara saltoa emateko konpromisoa hartu zuten. Aurretik zuten erronka ez zen makala. Aste gutxietan 100.000 € lortu nahi zituzten. Erronka bete zuten, aise gainera, ezarritako diru kopurua gainditu baitzuten. Euskal Herriko irla energetiko handiena izango dira hemendik hilabete gutxira.

Izan ere, 2017-2018 ikasturte hasierarekin batera eguzki plakak instalatzeari ekin diote auzoan. Urrian, aldiz, inaugurazio ofiziala egingo dute. Gainera, hilabete horretan zehar Coopfundingean parte hartu zuten norbanako eta eragileei sariak emango dizkiete: muraleko izena, tailerrak, material ezberdina, bertso saioa… 

Baina energia berriztagarria ez da eguzki plakekin amaitu. Bi astez luzatu zen auzolan baten bitartez, profil ezberdinetako 12 pertsonek Piggot aerosorgailua eraikitzea lortu dute. “0 kilometroko” aerosorgailua gainera: energia elektrikoa lortzeko aerosorgailuaren parte ezberdinak ere auzoko tailerrean ekoitzi dituzte. 

Auzoa biziberritzeko bidean, eta jendeak Errekaleor gozatu ahal izan dezan, Errekaleor Bizirik proiektuaren 4. urteurrena ospatuko dute iraileko azken astean, 28tik 30era. Kontzertuak, antzerkiak, hitzaldiak… eta beste hainbat ekimenetan izango dira, eta, batez ere, erasoen aurrean tinko jarraitzen dutela erakusteko asmoa dute orain.

Oztopoak oztopo, saltoz salto, datozen hilabeteak klabeak izango dira auzoarentzako. Proiektu berriak sortu nahi dituen proiektu handi batek beste proiektu baten mehatxua izango du aurrean: eraistearena. Hein handi batean, Herri Mugimenduaren bidea eta instituzioena aurrez aurre egongo dira, berriz ere.

 

 

Errekaleor consigue los 100.000 € fijados y aspira a ser la isla energética más grande de Euskal Herria

Errekaleor consigue los 100.000 € fijados y aspira a ser la isla energética más grande de Euskal Herria

En los 40 días que ha durado la campaña han conseguido 1.100 financiadores diferentes. Ahora, Errekaleor quiere cumplir uno de los retos principales que tenían nada más comenzar el proyecto: ser autosuficientes energéticamente. 

El 3 de junio, nada más terminada una multitudinaria manifestación en defensa de Errekaleor y del proyecto que sustentan sus 150 habitantes, pusieron en marcha una campaña sin precedentes: querían conseguir 100.000 €-s. Un reto parecido al de Can Vies, que consiguieron 90.000 €-s después de que destruyeran parte de su fachada.  

De esta manera, además de hacer frente al corte de luz que ejecutaron Iberdrola y el Gobierno Vasco el 18 de mayo, Errekaleor ha cumplido uno de los retos principales que tenían nada más comenzar el proyecto: ser autosuficientes energéticamente. En estos 40 días, conciertos de diferentes grupos de música (Willis Drummond, Izaki Gardenak, Harresian Zulo, Anari …), diversas partes de la campaña, ruedas de prensa … Pero lo han conseguido. En total, alrededor de 1.200 personas o colectivos han apoyado el proyecto a través de la plataforma CoopFunding. 

Hay que tener en cuenta que diferentes Gaztetxes, colectivos, grupos de música … han hecho sus aportaciones de diferentes modos organizando diferentes festivales para recaudar dinero y hacer su aportación. Las trabajadoras de Michelín, por ejemplo, parte de la indemnización que consiguieron la invirtieron en la campaña.

Una vez terminada la campaña, Errekaleor Bizirik! se pondrá en contacto con las diferentes y colectivos que han hecho posible la suma de dinero para darles el regalo o premio que les corresponde: cenas con bertsolaris, camiseta del proyecto, nombre de agradecimiento en el mural, visitas organizadas ...

Errekaleorreko 17 emakume auzipetu dituzte eraso sexistak salatzeagatik

Errekaleorreko 17 emakume auzipetu dituzte eraso sexistak salatzeagatik

Erasotzailearen erasoak etengabekoak izan direla salatu dute auzipetutako emakumeek. Elkarretaratzea deitu dute ostiralean, epaitegien parean.

Uztailaren 18an Errekleorren egin duten agerraldia

Orain dela sei hilabete, Errekaleor auzoko emakume batek haren aurkako lehenengo erasoak salatu zituen. Errekaleorren burututako agerraldian argitu dutenez, hasiera batean, feministek auzia sozializatu zuten, Gasteizko, Lautadako eta Mendialdeako eragile feministekin batera. 

Orduan ohartu ziren, Errekaleorrekoa ez zela kasu isolatu bat: beste hiru kasu egon ziren. Ostean, emakume talde bat erasotzailearen etxe parera joan zen, kazerolada bat burutuz, “eraso berriak ekiditeko asmoz”. Une horretan, aldiz, gizonak indar polizialak deitu zituen, “berriro ere emakumeak kriminalizatuz”.  Amaitzeko, guztia bertan behera geratuko zela zirudienean, 17 emakumeak eta erasotuetako bat judizialki salatu ditu erasotzaileak. Ostiralean deklaratu beharko dute Gasteizko epaitegietan.

Etengabeko erasoak

Auzipetutako emakumeek salatu dutenez, nahiz eta erasotzailea auzotik kanporatu, erasoak etengabekoak izan dira. “Erasotzaileak bere horretan jarraitzen du, biktima paperetik diskurtsoa zabaltzen”, azaldu dute. Gainera, erasoak modu ezberdinetan eraman ditu honek aurrera: “Sare sozialen eta telefono deien bidezko etengabeko hurbilketak izan dira; irainak, mehatxuak …”. 

Elkarretaratzea
Uztailaren 21ean, ostiralean, elkarretaratze bat deitu dute 10:30etan Gasteizko epaitegien parean; Herri Mugimenduari kontzentratzioan parte hartzeko deia luzatu diote. Izan ere, argitu dutenez, “ez da kasu isolatu bat eta erantzun kolektiboaren beharra du eraso honek”.

No hay ningún informe municipal que justifique el derribo de Errekaleor

No hay ningún informe municipal que justifique el derribo de Errekaleor

“Los motivos son políticos”, han denunciado EHBildu, Irabazi y Podemos. Exigen al alcalde un punto de encuentro con Errekaleor Bizirik!.

En una rueda de presa ofrecida por los grupos municipales de Irabazi, Podemos y EHBildu, han constatado que a día de hoy “no existe ni un sólo informe municipal que justifique el derribo del barrio”, a pesar de que el alcalde de Gasteiz, Gorka Urtaran, insiste en que éste debe ser inminente. “No hay informes que hablen de patologías estructurales ni que califiquen las casas cómo infraviviendas”, afirman.

El estado estructural de todos los portales es el adecuado

Según han denunciado, las viviendas de Errekaleor tienen los mismos problemas que Adurtza, Ariznabarra o del Casco Viejo y, por lo tanto, “no hay justificación para su derribo”. Además, han aclarado que el estado estructural de los edificios del barrio es el adecuado y que no existe aluminosis: “Los motivos son políticos”, han aclarado y han dicho que problemas son fácilmente subsanables evitando el gasto del derribo.

Tras denunciar la falta del informe, los tres grupos municipales han exigido al alcalde, una vez más, “que se encuentre un punto de encuentro para hacer viable el proyecto”, haciendo el mismo llamamiento al colectivo de Errekaleor Bizirik!. “Tras conocerse la verdad, exigimos zanjar el debate, dialogar y trabajar la autogestión”.

 

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies