UdazkenFestek azken orduko aldaketak iragarri ditu
Larunbatean ospatuko den UdazkenFest-eko antolatzaileek azken orduko aldaketak iragarri dituzte, behin betiko kartela publikatuz. Baimenak medio, eta larunbatean Gasteizen ekimen ezberdinak daudenez, aldaketa txiki batzuk egin dituzte egitarauan.
- ManiFesta ez da Matxete Plazatik abiatuko. Correos plaza atzean kokatuta dagoen Olagibel kaletik hasiko da hau. Hala ere, erraz jakingo da non dagoen ManiFesta, kamioi bateko musikak animatuko baitu giroa.
- Egitarauan ere aldaketa txiki batzuk egon dira. 10:30etan hastekoa zen gunea (hasiera batean Foru Plazan kokatuta zegoena), lekuz aldatu da: Plaza Berrian izango dira umeen txokoa edo “Irrien Lagunak” ikuskizunak, besteak beste.
Egunean zehar, Hala Bedik zuzeneko jarraipena egingo du sare sozialen bidez eta 11:00etatik 13:00ak arte dispertsioaren inguruko irratsaio berezia, dispertsioa pairatzen duten pertsona ezberdinak gonbidatuz.
Aitor Corresi ARABA HIZPIDEn egindako elkarrizketa entzungai, eguneko nondik norakoekin: http://halabedi.eus/2016/09/27/aitor-korres-udazkenfest-dispertsioak-suposatzen-duen-odoluste-honekin-amaitu-behar-dugu/
Gainera, kontzertuen behin betiko ordutegia jakinda, hauek iragartzeko bideoa publikatu dute:
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!