Trebiñutik deia Bilboko kaleak betetzeko ekainaren 7an
Igande honetan ospatu zen Arabako “Herri Libre Bat” eguna Argantzonen. Bertan Gure Eskuk deia egin zuen ekainaren 7an deitutako manifestazioan parte hartzeko.
“Herri Libre Bat” kanpainaren barruan hainbat aurkezpen egin dira Araban azken asteotan,
eta igande honetan Argantzonen egun osoko egitaraua garatu zen.
Goiza dantza ikuskizunarekin hasi zen, ostean Paula Amilburu eta June Astegieta bertsolarien saioa eta
triki-poteo; herri bazkariaren ondotik Txalainak-en kontzertuarekin bukatu zen eguna.
Iturria: Gure Esku
Josu Etxaburuk, Gure Esku-ko bozeramaileak, Trebiñuko adibidea ipini zuen irudikatzeko
“herritarren eskubideak eta nahiak demokratikoki betetzeko ahalegina eta, aldi berean,
zoritxarrez, agintarien ukazioa”. Ukazioen aurrean, trebiñuarrek Araban sartzeko borondatea
irmoa mantendu dutela nabarmendu zuen.
Horrekin batera, burujabetzaren bidean indarrak biltzeko deia egin zuen, baita jendearen
hauspoaren beharra ere, hortaz, azpimarratu zuen Gure Eskuk Bilbon ekainaren 7an
deitutako manifestazioaren garrantzia.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!