Tertulian, Naroarekin; Txaloka eta txistuka
Naroa Cuesta gure lagunarekin aritu gara hizketan gaurkoan, eta astearteetan ohikoa dugun moduan txaloak eta txistuak nori joko lizkiokeen kontatu digu.
Txalotzekoetan, besteak beste, Gora Gasteiz ekimena aipatu digu. Horretaz gain, Juan Mari Torrealdai ere aipatu digu Egunkaria kasuan atxilotu zuenean jasan zituen torturak, eta berauek eragindako minbiziaren berri emateko izan duen ausardiagatik.
Txistuak nori joko lizkiokeen Naroak? ba, horretarako, entzun:
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!