Single berria kaleratu du Dead Sequoia taldeak
Gaur, urriak 1, argitaratu du talde gasteiztarrak single berria. Plataforma digitaletan dago eskuragarri.
Dead Sequoia taldeak single berria kaleratu du: “Lagunón”. Plataforma digitaletan entzun daiteke. Taldeak berak editatu eta produzitu du abestia.
Garage-punk musika egiten du 2016an sortutako talde gasteiztarrak. The Sonics, Los Saicos, The Fuzztones, Los Bengala, Wau y los Arrrghs, Dr Explosiono edota The King Khan taldeak dituzte erreferentzia nagusi. 2018an atera zuten auto-editatutako lehen singlea, “Bailando Solo” izenekoa. Hurrengo urtean, Sweet Grooves Records zigiluarekin, izen bereko EPa atera zuten. Hauxe da pandemia ostean argitaratu duten lehen lana.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
