Sententziaren zain geratu da antiabortisten kontrako epaiketa
Askabide Klinikaren aurrean mobilizatzen egon diren 21 antiabortisten kontrako epaiketa amaitutzat eman zuten atzo, eta sententziaren zain geratu da.
Aste honetan 40 días por la vidako kideak epaitu dituzte haurdunaldiak eteten dituen Askabide Klinika aurrean kontzentrazioak egiteagatik. Fiskalak eta akusazio partikularrak bost hilabeteko espetxe-zigorra eta 20.000 euroko kalte ordainak eskatu dizkiete antiabortistei. Defentsak, bestalde, antiabortisten absoluzio librea eskatu du, “adierazpen askatasuna” aitzakia hartuta. Orain, epaiketa sententziaren zain geratu da Gasteizko epaitegietan.
Itaiak bere sare sozialetan zabaldutako bideo batean adierazi duenez, “emakumeak kriminalizatzea helburu duten kontzentrazio horiek” ez dira debekatu eta abortu eskubidea urratzen duen neurri orori aurre egitearen beharra azpimarratu du. Itaiaren esanetan, gaur gaurkoz emakume guztiek ez dute abortu eskubidea bermatuta, existitzen diren muga burokratikoak zein legalak direla eta. Mugimendu Feministak aste hasieran salatu zuenez, EAEn abortuen %95 zentro pribatuetan egiten da, eta Itaiak ohartarazi du “abortu eskubidea eta haren kalitatea baino gehiago irabazi ekonomikoak lehenesten direla”. Azaldu dutenez, emakumeen eskubide erreproduktiboen aurkako erasoak geldiarazteko ezinbestekoa da “irabazi kapitalistetan oinarrituriko gizartearen aurka, eta doako eta kalitatezko abortu unibertsalaren alde borrokatzea”.
Gaur amaitu da 21 anti-abortisten kontrako epaiketa.
Guk argi dugu azaleko neurriek ez dituztela abortu eskubidearen aurkako erasoak geldiaraziko.
Kontrara, irabazi kapitalisten aurka, eta doako eta kalitatezko abortu unibertsalaren alde borrokatzea dagokigu. pic.twitter.com/saJf4bntLK
— Gasteizko Itaia (@Itaia_Gasteiz) November 20, 2025
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
