Santa Ageda bezpera Txagon ospatu zen kantu eta makil artean
Atzo, otsailaren 4an, Santa Ageda bezpera ospatu zen Txagorritxun ohiturari jarraituz. Auzoko hainbat lagun bildu ziren Abendaño ikastolatik abiatuta, makilak lurrean jo eta kantuz egiteko.
Ibilbidean zehar, Irati taberna, Joxemi taberna, Olé Tú! taberna, Café Rincón eta Indartsu gelditu ziren, auzotarrei Santa Ageda bezperako kantak eskainiz. Auzoa girotu eta tradizioari eutsi zioten, bertaratutakoek giro ederra sortuz.
Ekitaldiak Txagoko Komunitate Sarearen laguntzarekin antolatu zen, eta bertan parte hartu zutenek neskaz edo blusaz jantzita joateko gonbita izan zuten.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!