Salvador Gonzalez (Euskadi-Cuba): “Kapitalismoak dena bihurtzen du merkantzia, baita Che Guevararen figura ere”
"Tras las huellas del Che" dokumentalaren aurkezpena azaroaren 26an, asteartea, Aldabe Gizarte Etxean, 18.00tan.
“Voces en lucha” taldeak egindako dokumentala ikusgai izango da azaroaren 26 eta 27an, Bilbon eta Gasteizen, hurrenez hurren. Askapena, Komite Internazionalistak, Euskadi-Cuba eta beste elkarte batzuek antolatuta, Cheren islada bilatzen duen dokumental honen emanaldiak egingo dira.
Gaur egun Latinoamerikan bizirik dirau Che Guevararen herentziak, eta horri erreparatu nahi izan diote dokumentalean. Euskadi-Cuba elkarteko Salvador Gonzalez Santiagorekin hitz egin dugu Hizpidean, dokumentalaren nondik norakoak ezagutu eta emanaldietara gonbidatu gaitzan.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Salvador Gonzalez (Euskadi-Cuba): "Kapitalismoak dena bihurtzen du merkantzia, baita Che Guevararen figura ere"00:12:35
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!