Roberto Lebrero preso gasteiztarra gradu erregresio arriskuan, Audientzia Nazionaleko fiskalak 3. graduari errekurtsoa jarri diolako
Roberto Lebrero Judimendiko bizilaguna preso egon da 2002tik Espainiar estatuko kartzela ezberdinetan. Kondenaren hiru laurden bete ditu isolamenduan. 2022ko uztailean hirugarren gradua lortu zuen. Horrela, astelehenetik ostegunera bitarte espetxera gauak pasatzera joaten zen, eta egunean zehar zein asteburuetan kalean zen.
Orain, Auzitegi Nazionaleko fiskalak bigarren gradura bueltatzeko errekurtsoa jarri du. Epaileak onartuz gero, bigarren gradua ezarriko diote Lebrerori: ezingo du espetxetik atera.
Totxo auzoan nahi dugu!
Gradu erregresioaren mehatxuen aurrean auzoko gazteok gure auzokidea babesten jarraituko dugu, jardun militantez eta maitasunez.
Gradu erregresiorik ez! pic.twitter.com/xDwgO3teU2
— JudimendikoGA (@JudimendikoGA) January 29, 2023
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!