“Petricor” Haizea Alonsoren azken lana
Bideoklip berria kaleratu du Haizea Alonso rap abeslari gazteak. Errekaleor auzoan grabatutako irudiekin osatu dute.
Lan berria aurkeztu du Haizea Alonso rap abeslari arabarrak: “Petricor”. Abuztuan zehar grabatu dute bideoklipa Errekaleor Auzo Askean, Ainhoa Galain arduratu da grabaketa lanetaz eta “La Purezza del Quartiere” ekoizle madrildarra honen montajeaz.
Bere hirugarren lana du hau Haizea Alonsok, 2019ko abenduan kaleratu zuen lehen proiektua: “Nire Bala”. Lehen bideoklip horrek 80.000 ikustaldiak gainditu ditu YouTuben dagoeneko. Otsailean beste abesti bat ere plazaratu zuen,“Nire Hitzak”, TALKA espazio feministan grabatutako irudiekin.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!