Aitor Idigoras: “Euskara eguneroko elkarbizitzan lagungarria den elementu bat da, lehen aniztasun handiko eskola ginen, orain are anitzagoa gara”
Eskola segregatua izan da Gasteizko Judimendi ikastetxe publikoa, hiri guztiko ikasleak hartu ditu, jatorri atzerritarreko familien seme-alabak. Baina A hizkuntza eredutik D eredura igarotzeaz gain, auzoak eskola bere sentitzeko eta auzoko familiak erakartzeko egindako prozesuari esker, panoramari buelta ematea lortzen ari dira: ikasturte honetan matrikulatu diren haur berriak auzokoak dira, kasik erdiek euskara dute etxeko hizkuntza eta gainerako umeak jatorri atzerritarreko familiatakoak dira.
